Itzuli orri nagusira Bidali hau

Zirkulu misteriotsuak agertu dira Arrasateko zelai batean

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-12-02 ¦ 12:59 ¦ natura

Arrasateko zelai bateko elurretan seinale arraro batzuk agertu dira goizaldean, zazpi zirkulu. Etxeko bizilaginek goizeko 5:00etan alaba negarrez entzundakoan iratzarri dira. Alabarengana joan direnean beldurtuta aurkitu dute, gelan ezkutatuta. Orduan ikusi dute kanpoan zer zegoen. Arrasateko Udaltzaingoa eta udaleko Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia bertan izan dira.

Erref.: Zirkulu misteriotsuak agertu dira Arrasateko zelai batean (goiena.net)

Publizitatea

Erantzunak

#1. NASA eta lur planetaz kanpoko bizitza

Sustatu ¦ 2010-12-02 ¦ 13:25

Ba, gaur arratsaldez, NASAk prentsaurreko bat iragarri du, eta abisuan diotenez, astrobiologiaren alorreko albiste inportantea eman behar dute, zeinak lur planetaz kanpoko bizitzaren xerkan eragina izango duen.

Prentsaurrekoa Interneteko bideoz emango dute zuzenean, gaur iluntzeko 20.00etan, Euskal Herriko orduan.

#2. Re: Zirkulu misteriotsuak agertu dira Arrasateko zelai batean

satelite ¦ 2010-12-02 ¦ 13:29

estralurtarrak ere lurraldetasunaren alde. Horregatik dira zazpi.

#3. Re: Zirkulu misteriotsuak agertu dira Arrasateko zelai batean

Goio Arana ¦ 2010-12-02 ¦ 13:48

Martetarrak izan dira. Ospatzeko abenduaren 2an, lurreko santutegian San Martana ospatzen dela...

#4. Re: Zirkulu misteriotsuak agertu dira Arrasateko zelai batean

Keopx ¦ 2010-12-02 ¦ 14:09

Non jartzen dira aspertsoreak?

Ahhh.

#5. Re: Zirkulu misteriotsuak agertu dira Arrasateko zelai batean

Goio Arana ¦ 2010-12-02 ¦ 14:20

Aspertsoreak? bai zera!


Argazkiak.org | X espedientea Arrasaten © cc-by-sa: goioarana

#6. Bizilaginak?

eli ¦ 2010-12-02 ¦ 15:30

"Bizilaginak" jarri duzue artikuluan. Ai ene! Hasi dira gizakiekin esperimentuak egiten.

#7. Re: Zirkulu misteriotsuak agertu dira Arrasateko zelai batean

Barakaldokoa ¦ 2010-12-02 ¦ 18:15

Beste galaxia batetik etorritako estralurtar euskaldunak izan daitezke euskararen galaxiarteko eguna ospatzeko asmotan.

#8. Re: Zirkulu misteriotsuak agertu dira Arrasateko zelai batean

e-gor ¦ 2010-12-02 ¦ 18:28

Azalpen arrazionalak baino, batzuk nahiago izaten dute kausa fantastikoren bat ikusi gauzetan.

Arrazoi logiko bat bilatuz gero, erraz jausten zara ihinztagailuenean. Zenbat jende gelditu den barregarri...

#9. Re: Zirkulu misteriotsuak agertu dira Arrasateko zelai batean

X espedientea ¦ 2010-12-02 ¦ 19:55

Veleiako ostraketan idatzi zutenak izan dira!

#10. Re: Zirkulu misteriotsuak agertu dira Arrasateko zelai batean

Aitor ¦ 2010-12-03 ¦ 12:56

AX-Files

#11. Re: Zirkulu misteriotsuak agertu dira Arrasateko zelai batean

Sustatu ¦ 2010-12-03 ¦ 19:05

Debagoienean egindako ikerketa zehatzek azkenean komentzitu dituzte bertako hedabide eta agintariak aspertsore birakariak izan direla zirkuluak egin dituztenak.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea