|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Txillida-Leku museoa itxi egingo dute© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-12-01 ¦ 13:09 ¦ arteaTxillida-Leku museoak ateak itxiko ditu abenduaren 31an, gaztelaniazko ohar batez azaldu dutenez (euskaraz ez dugu aurkitu). Oharraren arabera 810.000 bisitari izan ditu museoak eta, hortaz, Gipuzkoako arte-museo bisitatuena eta Euskal Herriko garrantzitsuenetakoa izan dela azpimarratu dute Museoaren eta Txillida familiaren izenean argitaratutako oharrean. Ateak itxi arren, ondarea zaintzeko lanak eta erakusketak egiten jarraituko dutela ere adierazi dute. Erref.: Txillida-Leku museoa itxi egingo dute (www.berria.info) Erantzunak#1. Re: Txillida-Leku museoa itxi egingo duteleire narbaiza ¦ 2010-12-01 ¦ 13:21Larria izateaz gain, tristea ere badela uste dut. Asko dio gure kultura maila eta sentsibilitate artistikoaz. Zer esanik ez, gure agintarienez: hutsaren hurrengoa! Aurrera doan herria? Suntsipenaren bidean, jakina! #2. Txillida-Leku museoaren itxierak dirua lortzeko estrategia dirudiJosu Mendicute ¦ 2010-12-01 ¦ 13:57Twitterren badago museoa eta aipamena egiten dieten mezu guztiak retuiteatzen ari ari da. Mikel Kerejetak zera idatzi du: Chillida lekuaren egoera ekonomikoa ez dakit baina beraien twittak ikusita marketing-a dela pentsatzen hasita nago... Hala dirudi: jendearen presioa lortu nahi dutela ematen du, instituzio publikoek dirua eman dezaten. Izan ere beste honako hau tuiteatu dute museoaren izenean: Ez dut museoa ixterik nahi, eta zuk?? mesedez RT Museoaren eta familiaren oharrean adierazten denez, Museoa prest dago Museoaren jarraipena bermatzeko ezinbesteko baldintzak errespetatuko dituen akordio batera iristeko, Eduardo Chillida eta Pilar Belzunce museoaren sortzaileek definitu zuten bezala. Ez dakit zein baldintzatan dauden orain, ezta zein baldintzatan behar lukeen egon. Baina diru publikoa lortzeko presioa egiteko estrategiaren itxura garbia ikusten diot. #3. Re: Txillida-Leku museoa itxi egingo duteGorka Bereziartua ¦ 2010-12-01 ¦ 17:35Tiroak hortik doazela esango nuke nik ere. Kontua da familiak urtebete daramala gutxienez Jaurlaritzarekin negoziatzen. Itxiera iragarpena negoziazio horietan presionatzeko taktika dela esango nuke... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoartea gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|