Teknologia albisteak

Iparrorratza, unibertsitateko doako orientazio-zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia
UEU
2010-11-25 : 08:11

Batxilergoko ikasle askok unibertsitaterako saltoa emango dute laster. Horrekin batera datoz azken orduko zalantzak, Bolognako prozesuak ekarri dituen aldaketak, selektibitateko berrikuntzak,... kezka hauek bideratzen laguntzeko Unibertsitatea.net atariko Iparrorratza orientazio-zerbitzua duzu. Doakoa da, pertsonalizatua, on line eta euskaraz.

Iparrorratza zerbitzua Unibertsitatea.net atariaren barnean kokatzen den zerbitzua da, 2008ko otsailean martxan jarri eta orduz geroztik ia 500 galderari erantzuna eman diena.

Iparrorratza, unibertsitateko ikasketen gaineko zalantzak bideratzeko gunea da. Unibertsitatera sartzear dauden, unibertsitatean dauden eta unibertsitatea bukatzear dauden ikasleei dago bereziki zuzendua. Bere alorrean bakarra da Iparrorratza: euskaraz, doakoa, online, pertsonalizatua... eta erantzuna ematerakoan inpartziala.

Erabiltzaileak Galdera egin botoian klik egin eta modu errazean bideratu dezake bere galdera (Galdera egiteko aholkuak atala bisitatzea lagungarria izan daiteke galdera formulatzerako orduan). Unibertsitatea.net atariko orientazio-taldeak ahalik eta azkarren emango dio erantzuna galderari eta galdetzaileak helbide elektronikoan jasoko du erantzuna. Galdera publikoa denean argitaratu egingo da. Bestalde, eginda dauden galdera-erantzunetan ere informazio baliagarria aurkitu dezake erabiltzaileak hitz bidezko bilaketa eginez edo galdera ohikoenen FAQ atalean kontsulta eginez.

Erantzun

Sartu