|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Espedientea ireki diete ETBko bi kazetariri, zuzendaritzaren esku-hartzeak salatzeagaitik© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-10-28 ¦ 07:27 ¦ telebistaDeia egunkariak atzo argitaratu zuenez ETBko erredakzioko kazetariek zuzendaritzak euren lanean duen esku-hartzea salatu dute. Horren ondorioz, Zuzeun irakurri dugunez espedientea ireki diete ETBko bi kazteariri:
Estatuaren 31. urteurrenaren ospakizuna gogoratzeko albiste bat eman behar zuen ETBk, eta Asun Osinaldek Zuzeun kontatzen duenez Maite Zurikarai kazetariak zuen bideoa egiteko ardura. Kazetariak prestatutako testua alboratu eta testu berria proposatu zion Juan Carlos Viloria ETBko albistegietako politika arloko arduradun berriak. Kargu hori du irailaren 28az geroztik. Testuaren zati bat filtratu du Zuzeuk, eta euskaratuta ekarri dugu hona: Gobernu sozialista batekin eman zitzaion urrats handiena Estatutuaren garapenari. Izan ere 1980. hamarkadan hasi ziren lanean, besteak beste, Industria, Osasun eta Hezkuntza arloko eskuduntzen zati handiena. Ertzaintza eta EITBren sorrera ere garai horretakoak dira. Albistea ez zen sartu eguerdiko albistegian; arratsaldekoan sartu zen, baina ez Maite Zurikaraik egin zuelako: plantillakoa ez den kazetari bati agindu zioten bideoa egiteko, eta honek bete egin zuen agindutakoa. Filtzaziorik gertatu baino lehenago, Jasone Agirre Erredakzio Kontseilutik bertatik zabaltzen saiatu zen, eta horregatik irekiko diote bigarren honi espedientea.
Erantzunak#1. Re: Espedientea ireki diete ETBko bi kazetariri, zuzendaritzaren esku-hartzeak salatzeagaitikjosu ¦ 2010-10-28 ¦ 08:17Animo Jasone eta Maite! #2. Re: Espedientea ireki diete ETBko bi kazetariri, zuzendaritzaren esku-hartzeak salatzeagaitikEdorta ¦ 2010-10-28 ¦ 09:03Zorionak langile zintzoei! #3. Re: Espedientea ireki diete ETBko bi kazetariri, zuzendaritzaren esku-hartzeak salatzeagaitikEdorta Arana ¦ 2010-10-28 ¦ 11:50Zerbitzu publiko bateko profesionalengan presioak eta ezarpenak onartezinak iruditzen zaizkit. #4. ETBko bi kazetariri espedienteaSustatu ¦ 2010-10-28 ¦ 12:46Deiak ere eman du honen berri gaur (gaztelaniaz). Edorta Aranak ere atera du post bat bere blogean, testurik gabea. "EITBko zuzendaritzak bi kazetari espedientatu ditu" izenburua soilik, eta irudi bat: No-Do albistegiarena.
#5. Re: Espedientea ireki diete ETBko bi kazetariri, zuzendaritzaren esku-hartzeak salatzeagaitikLeire ¦ 2010-10-29 ¦ 11:29eta pena da irakurrita ere ez zaigula harraro ere egiten... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagotelebista gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|