Cristina Garmendia eta Angel Gabilondo ziren orain arte Espainiako Gobernuko bi ministro gipuzkoarrak, eta jarraituko dute Gobernuko aldaketen ondoren. Gaur iragarritako izendapen berrien artean Ramon Jauregi eta Leire Pajin gipuzkoarrak daude eta, horretara, lau ministro gipuzkoar izango dira. Jaurlaritzaren osaketan berriz bi gipuzkoar baino ez daude: Iñaki Arriola eta Gemma Zabaleta.
Jatorrizkoa: Leire Pajin orekaren pultsera majikoarekin Novuls
Gipuzkoarren anekdotaz aparte, aldaketa sakonak egin ditu Rodriguez Zapaterok Espainiako Gobernuan. Hona ministro aldaketen zerrenda:
Hasieran aipatu dugunez, gipuzkoarra da Leire Pajin; donostiarra hain zuzen ere, baina Benidormera joan zen gaztetan. Wikipediak dioenez gaztelaniaz, euskaraz eta valentzieraz hitz egiten daki Pajinek.
Sarreran jarri dugun argazkia bueltaka dabil sarean azken orduotan. Patxi Lopez Lehendakariak bezala Leire Pajinek ere Power Balance gisako orekaren pultsera darabil. Txorakeria handi bat dela demostratu da.
Gaur goizean Gararen akats batek sustoa eman dio bati baino gehiagori titular honekin:
Rubalcaba, espainiar Gobernuko lehen presidente berria
Argazkiak.org | Rubalcaba presidente © cc-by-sa: Luistxo.F
Akatsa zen, noski, eta presidente baino presidenteorde esan nahi zuen albisteak. Zuzendu dute, baina jarri arreta url-ari, hor geratu baita akatsaren arrastoa: Rubalcaba-nuevo-presidente-primero-Gobierno-espanol.
Hasierako argaki hori bera jarri diote berari dedikatutako Facebookeko orri berrian
Facebooken batzuk nahiago dugu Belen Esteban izan dadila Osasun ministro.