Teknologia albisteak
1

Internet, bidaiak eta sare sozialak

Erabiltzailearen aurpegia
Haritz Rodriguez | Tokitan.tv
2010-10-14 : 12:10

"Bidaiak, mendia eta aisia" izenburupean, jardunaldiak antolatu ditu urrian Elkar argitaletxeak. Besteak beste, Alberto Iñurrategik, Ibon Arrieta "Aitza"k eta nik neuk emango ditugu hitzaldiok Megadenda ezberdinetako aretoetan. Sekulako ohorea da niretzat solasaldien kartela Iñurrategi eta Arrietarekin batera osatzea. Lehen hitzaldia gaur da, 19.00etan, Donostian.

Elkarrek Tokitan.tv-ri buruzko aurkezpena prestatzeko propopsatu zidanean, pentsatu nuen ez zuela izan behar web telebista eta ekoiztetxe honi buruzkoa soilik. Internet eta bidaien inguruko hitzaldia behar zuen izan, derrigor, eta akaso baita Tokitan.tv-ren aurkezpentxo bat ere. Prestatu dudan aurkezpenak "Bidaiak, Internet eta sare sozialak" du izenburu.

Bertan hainbat alderdi jorratuko ditut. Batetik, Internetek bidaien eta turismoaren sektoreari nola eragin dion aztertuko dut. Bestalde, Internet bidaiatzeko nola baliatu daitekeen ere azalduko dut. Adibide praktikoak izango ditut hizpide, baita zein tresna erabil daitezkeen ere. Hiru ardatz nagusi izango ditu atal honek: Internet bidaiak prestatzeko nola erabil daitekeen azaltzen saiatuko naiz, baita bidaian gauden bitartean komunikatzeko eta informatzeko, eta bidaiatu ostean leku horiek berriz ere birtualki bisitatzeko nahiz geure bidaiaren berri emateko ere.

Bidaien inguruko beste blog eta bideoblog batzuk ere izango ditut aipagai, baita bidaiatzeko erabilgarriak diren zenbait tresna eta bitxikeria ere. Azkenik, Tokitan.tv-ri buruzko azalpena egingo dut. Entretenimendurako ikusentzunezko produktuaren nondik norakoak izango ditut hizpide, baitatransmedia ekoiztetxe gisa egiten dugun lana ere.

Hitzaldiak dirauen bitartean hainbat azalpen bideo proiektatuko dira, baita Tokitan.tv web telebistako zenbait kapitulu ere. Horien artean, oraindik emititu gabe dauden atalak izango dira ikusgai primizia gisa! ;)

Hitzaldian erabiliko dudan aurkezpena txertatu dut hemen, inork interesik izango balu aldez aurretik irakurri ahal izateko. Baina bertatik bertara ikusi eta entzun nahi baduzue, hemen azpian daukazue egutegia.


Erantzunak

tximintx
2010-10-14 : 14:59

Hara kasualidadea. Gurea ez da izango horren 2.0 (edo bai), baina gaiarekin eta garaiarekin bat dator honako hau ere: Derioztarrak 5 kontinenteetan


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago