Teknologia albisteak
1

"Mintzamina" solasaldi-sorta, Altzan

Erabiltzailearen aurpegia
Bizarrain elkartea
2010-10-17 : 10:10

Bizarrain kultur elkarteak solasaldi-sorta antolatu du, urritik abendura bitarte. Mintzamina deitu diogu mintzamenarekin eta herriminarekin lotura eginaz.

Solasaldien helburuak dira, besteren artean, kultur arloan Altzan dagoen mota honetako eskaintzaren gabezia nabarmentzea, ahal den neurrian osatzea eta altzatar euskaldunen artean sarea osatzea. Honakoa izango da egitaraua:

  • Urriak 21: “Itsasoaren alaba” bideo-emanaldia eta mahai-ingurua Josu Martinez egilearekin.
  • Azaroak 4: Joxe Manuel Odriozolaren “Abertzaleak eta euskara” liburuaren inguruko mahai ingurua.
  • Azaroak 18: Altzan euskal kulturaren egoeraren inguruko gogoeta tailerra
  • Abenduak 2: MINTZODROMOA. Berariaz zehaztuko dira tokia eta ordua.
  • Abenduak 16: Soziolinguistika Klusterra eta Gaindegiak antolatutako tailerra

Ekitaldiak Tomasene kultur etxean izango dira, 19.00etan.

Erantzunak

Amaia
2010-10-18 : 11:47

Guk ere euskararen normalizazioa gai modura jendartera ateratzeko, euskaldunen artera baina baita erdaldunen artera ere (normalizazioaz zer ulertzen dugun, orain arte zer lortu dugun, nondik jo beharko genukeen,...), hitzaldi-sorta bat antolatu dugu azaro-abendurako. Honako hauek:



AZAROAK 12, 18:00: "La ventana del euskera". Jon Sarasua

AZAROAK 19, 18:00: "XXI. mendeko Debako euskaldunak. Nolakoak?". Julen Arexolaleiba

AZAROAK 26, 20:30: "Nola atera hizkuntza-armairutik". Imanol Miner

ABENDUAK 3, 18:00: "Debako kultur taldeak. Zer ematen diote herriari?". Nekane Goikoetxea



Herritarrak sentsibilizatzea, hizkuntzei buruz hitz egitea eta bakoitzaren inplikazioaz hausnartzea dira helburu nagusiak. Gonbidatuta zaudete.

Erantzun

Sartu