Teknologia albisteak

Sagardo Astea abian

Erabiltzailearen aurpegia
Igartubeiti
2010-10-09 : 11:10

Ostegunetik abian da Sagardo Astea, urriaren 7tik 14ra bitartean ospatzen ari garena. Sagar zanpaketak, antzezpenak, zanpaketak kirikoketa erritmoan, hitzaldiak eta lehiaketak Igartubeiti baserri museoan.

Inaugurazio ekitaldian honakoek hartu zuten parte:

  • Maria Jesus Aranburu, Kultura eta Euskara Diputatua
  • Juan Carlos Zuloagak, Nekazaritza eta Landa Ingurunearen Garapenenerako Zuzendari Nagusia
  • Aitziber Etxezarreta, Ezkio-Itsasosoko Kultura zinegotzia
  • Mikel Serrano, Urola Garaia Eskualdeko lehendakaria
  • Patxi Plazaola, Goierri eskualdeko lehendakaria
  • Arantxa Eguskitza, Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko lehendakaria.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren IX. Sagardo Lehiaketako irabazleei sariak banatu zitzaizkien:

  1. Lehen saria Adunako Zabala sagardotegiko Martin Zabalak eskuratu du,
  2. Hernaniko Altzueta sagardotegiko Juan Goikoetxea bigarren sailkatu da
  3. Hirugarren saria, berriz, Astigarragako Astarbe sagardotegiko Jose Manuel Astarberentzat izan da.

Sagardo Asteko ekitaldi programa aurkeztu ondoren, ganbarara igo eta sagarraren usaina, lehen muztioaren lurruna eta aspaldiko lan baten lekuko izateko aukera eta esperientzia honetaz gozatzeko aukera izan zuten Igartubeitira bertaratu zirenek. Hauen artean, honako hauek hurbildu dira inaugurazio ekitaldira:

  • Carlos Ormazabal, Garapen Iraunkorreko Departamentuaren Diputatua
  • Lenbur Fundazioko Aurelio Gonzalez
  • Jakoba Errekondo Zerain Dezagun Fundaziotik
  • Xabier Lasaga, Aquariumetik
  • Mertxe Urteaga, Oiasso Museotik
  • Angel Garcia Ronda

Sagardo Asteko ekitaldiak:

Zanpaketak

Sagar zanpaketak egunero izango dira, goizez. Asteburu eta Pilarika egunean eguerdian, 12:00etan zanpaketa bat egingo da, eta arratsaldez, 17:00etan beste bat izango da.

Zanpaketa bakoitza baino lehenago 50kg sagar gehituko dira kirikoketa erakustaldi bat egiteko. Asteburuan ordea, Jo ala jo elkartekoek kirikoketa egokiak egin ditzaten, 150kg sagar gehituko dira zanpaketa bakoitzaren aurretik.

Antzezpenak

Ezkio-Itsasoko eta Yartu elkarteko kide diren bost bizilagunek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztuko dute.

XVI. mende bukaerako eta XVII. mende hasierako janzkerekin jantziak, baserria erakutsiko diete bisitariei eta beraien zereginei buruz hitz egingo diete. Bisitariak elikadura, sagardogintza, ohe- jantzi eta ehun, altzari konponketa, lanabes eta egur egitura, ereitea, baratzeko produktuei eta abarrei buruzko arloetaz jabetuko dira.

Sagardoa kirikoketa erritmora

Arizkungo Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmoan zanpatuko ditu, larunbat, igande eta astelehenean, urriaren 9, 10 eta 12an. Kirikoketa, pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin egiten den txalapartaren aldaera da.

Antzina dolare baserrietan ohikoa zen ohitura hau, Igartubeiti Baserri Museoan gogora ekarriko da, usadio zaharrak berreskuratu eta ikertzen dituen kultur elkarte honen eskutik.

Hiru zentzuekin sagardo dastaketari buruzko jardunaldia

Ez da gauza bera edatea eta zaporea hartzea, probatzea eta dastatzea... Sagardoa, freskagarria edo edari noblea? Hurbildu zaitez sagardoaren mundua, bere berezitasunak, bere sekretuak ezagutzera, sagardogintzan aditu ezagunen eskutik:

Carlos Delgado

Kazetaria, El País-eko ardo kritikaria, Sicer-eko Muestra Internacional de la Sidra de Calidad-eko Komisarioa, MIVino eta Vinum-en sortzaile eta zuzendaria 2009rarte, "Manual del Santo Bebedor" (Amargord) eta "El nuevo Libro del Vino (Alianza Editorial), dibulgazio liburuen egilea.

Oihana Ganzerain Sagardoa, ohitura baino zerbait gehiago. Zelaia Sagardotegiko Nekazari Teknikaria. Hernani.

Dastaketa-kata gidatua eta irekia, jardunaldiaren ondoren Koldo Mitxelenako atarian.

Urriak 13, arratsaldeko 19:00etan, Koldo Mitxelena Kulturunean.

Argazki eta erreeta lehiaketak

  • III. Sagardo Astea Argazki Digital Lehiaketa. Sagardo Astea zure mugikorretik! Parte hartu eta saria lortu!
  • Sagar edo Sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa: bidali igartubeiti@gipuzkoa.net-era eta lortu 2 lagunentzako afaria.

Sagar erakusketa

Ezkio-Itsason bildutako sagar bariedadeak ikusgai izango dira sagar astearen baitan: argentina sagarra, pinoi, errege gaxie, txori sagarra, mendeun sagarra, golden, madari sagarra eta limoi sagarra, besteak beste.

Yartu elkarteak, Ezkio-Itsasoko udaletxearen laguntzaz antolatutako erakusketa, baserriko ezkaratzean dago kokatua.

Erantzun

Sartu