Teknologia albisteak

Argentinara joandako euskaldunei buruzko dokumentala egin du Nuria Vilaltak

Erabiltzailearen aurpegia
GAZTEZULO aldizkaria
2010-10-07 : 10:10

Nuria Vilalta 28 urteko bilbotarrak egin du, eta Rio de la Platako bi aldeetan bizi diren euskal herritarren eta haien ondorengoen gorabeherak -zergatik utzi zuten sorterria, esate baterako- eta kultura ezagutzera ematen du. Bertakoen testigantzak ez ezik, irakasleenak, kazetarienak eta historialariak ere jaso dituzte.

Argentinara ikastera joan zen duela urtebete pasatxo Nuria Vilalta eta denbora tarte honetan errodatu du dokumentala. Road movie modukoa da; herriz herri eginiko bidaia ikusten da lanean. Oraingoz, dokumentala gauzatu ahal izateko, bere patrikatik atera ditu sos guztiak bilbotar gazteak, baina espero du laguntza publiko zein pribatuak eskuratzea.

Egileak argitu nahi izan du filmak ez duela bakarrik ikuspegi historikoa. "Gertatutakoa ezagutzera emateaz gain, dokumentalak hunkitu nahi du, eta xehetasunetan sakondu".

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago