Teknologia albisteak
11

Euskal Herrian dantzan, Matt dantzariaren eran

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-09-30 : 10:09

Bideoa egiteko 21 hilabete, 100 txoko baina gehiago eta lagun asko Euskal Herrian zehar dantza egitekon. Matt Harding-en ideian oinarritua. Iñaki Goikoetxea Arrufaten bideoa duzue hau.

Matt Hardingen bideoa, berriz, beste hau da. 2008. urtean kaleratu zuen munduan 42 herrialdetan 14 hilabeteko bidaia egin ondoren. Goikoetxeak beretzat aukeratu duen musika bera da bideo honetako, Garry Schyman-en Praan konposizioa, Palbasha Siddique-k abestua. Bengaliera da hizkuntza.

Matten bideoan ez da Euskal Herria agertzen, baina bere garaian esan zuenez, Paulo Berriozabal Japoniako blogari euskalduna Tokyoko tartean agertzen da, 3. minutuaren bueltan.

Iñaki Goikoetxearen bideoa Dantzan.com webgunean aurkitu dugu. Duela gutxi, bere edukiak libre izendatzea erabaki du Dantzan.com-ek, zorionak eta eskerrik asko.

Iñaki Goikoetxeak egindakoa ez da Euskal Herrian sortutako lehen inspirazioa. Bizkaia Dubi Dubi izeneko batek ere eman ditu bueltak sarean.

Erantzunak

Haizea
2010-09-30 : 11:11

Hardingena ikusia nuen eta oso ederra eta hunkigarria iruditu zitzaidan... Zer esanik ez Euskal Herria protagonista duen hau. Zorionak Iñaki!!!

asier
2010-09-30 : 11:13

Batzuek dirutza gastatzen dute "I need Spain" saltzen.



Beste batzuek horrelako bideo zoragarriak egiten dituzte musu-truk.



Zorionak!

Julen Aseginolaza
2010-09-30 : 12:14

Gustatu zait. Baina pena da leku izenen aipamenetan euskara eta espainiera irizpide garbirik gabe nahastuta egotea, espainierari nagusitasuna emanez gainera. Eta gero Euskal Herria aipatu bharrean "Euskadi, Nafarroa eta Iparralde" aipatzeak, sentitzen dut benetan, baina, nahiz eta txikikeria bat iruditu, guztiz arrozten dit azken emaitza. Ikuspegi kolonizatua ematen dio denari.

arasanse
2010-09-30 : 13:27

Niri ere polita iruditu zait, baina pena eman dit Euskadi, Nafarroa eta Iparraldea horrela banatuta azaltzeak...


Uste dut horrelako zerbait ekoizten denean, ezer ez dela neutroa, hau da, egileak badaki -edo jakin beharko luke, behintzat- zein Euskal Herri erakusten duen, adibidez, Irungo alardeko irudiak ateratzen direnean (eta asko dira), Alarde Tradizionala da, ezta?


Julen Aseginolaza
2010-09-30 : 13:32

Irudien kateak horren modu alai eta ludikoan apurtutako mugak berregin egiten dituzte, zakar eta itsusi, amaierako hitzek.

Josseba
2010-09-30 : 20:08

Ai ama, ez ginateke benetako euskaldunak izango, den-denari punta aterako ez bagenio. Bideo hau ere kritukatu behar al dugu? Nik ere somatu ditut aipatzen dituzuen gabeziak, baina, ez al da zoragarria? Niri ilea laztu zait, emozioz. Ederra bideoa!

pedro
2010-09-30 : 21:48

Niri ere laztu zait ilea, egia da; halere, zergatik ukatu amaierako testoa lekuz kanpo dagoela? Ze punta atera eta ze demontre, horrela bada ez dugu isildu behar.


Garikoitz
2010-09-30 : 22:55

Bideo polita, benetan. Nik ere faltan bota dut hizkuntza-koherentzia apur bat lekuen izenetan, baina lan txalogarria oro har.


Aitortu behar dut ez nuela Matten bideoa ezagutzen, baina, Dancing in the Basque Country ikus dudanean, antzeko beste bideo bat etorri zait gogora, duela zenbait hilabete Islandia sustatzeko egina:


Inspired by Iceland Video from Inspired By Iceland on Vimeo.


Julen Aseginolaza
2010-10-01 : 02:17

Gustatu zaigula esan dugu hala Arasansek nola nik. Ohartxo kritiko bat egin dugu (inor iraindu gabe, inori salaketarik jarri gabe, inori boikotik egin gabe), eta ia seguru nago bideoaren egilea ados egongo dela guk esandakoekin. Nik uste dut kalte baino gehiago mesede egiten diogula bideoari zein egileari gure sentimenduak adierazita.

indezent
2010-10-01 : 13:46

Ederra bideoa baina puntaren bat ateratzekotan, dantzarako gatz gutxi dutela jejeje.



Islandeko bideoa ere zoragarria. Joan berri den udan nora joan pentsatzen ari nintzela Island zen aukeretako bat eta bideo hau ikusi ostean erabakia hartu nuen.



Bide batez, bideoak ez du gezurrik esaten. Lurralde zoragarria da Islnad. Erabat gomendagarria!

albisteak 2.0
2010-10-02 : 14:58

Guri ere izugarri interesgarria egin zaigu bideoa. Landua, denbora hartu dute egileek hori egiteko, meritu handia. Euskal Herria bere osotasun geografikoan, tokiz toki, eta leku paregabeak erakutsiaz.
Dantzaren metafora polita da, martxan den herri bat, geldirik ez dagoena, alaia, polita.... oso ekimen txalogarria dudarik gabe.
Eta horregatik, #bideoGO (gomendio) bezala sartu dugu gure telebista emankizunean.

Munduko herri bat gara, Euskal Herria munduan kokatzeko, aukera paregabea eskaintzen digu sareak, eta badirudi, apurka apurka profitatzen ari garela. Ez da gutxi.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago