Familian edo lagun artean euskaraz norekin mintzatu ez duen jendeari zuzentzen zaio Sormen Tailerrak programa. Ikastaro eta tailer hauek osatzen dute Mintzakiderekin eta ugari den kultur-eskaintzarekin batera euskaraz egiteko Iruñeko sare kulturala. Iruñeko Udalak hogeita batgarren urtez antolatu ditu bereak.
Iaz hemen bertan esaten nuen Sormen Tailerrak sobera baztertu eta indarge gelditu direla Iruñean beste gune indartsuetatik, Civican eta Civivoxetatik, batez ere, hiritarrari egiten zaion eskaintzaren ondoan. Euskarak ez du lekurik, edo urria du Civicanen kasuan, hiritarren artean prestigio handia hartzen ari diren gune horietan.
Bestelakoa litzateke Iruñean bagenu euskal kultur-gune indartsu bat, non ikastaro hauek eta beste ekitaldi formal zein informal askok izanen luketen lekua. Nago ahalegina egin beharko genukeela honelako espazio bat lortzeko Iruñean, Bada garaia euskararen garapenak behar beharrezkoa duen gune hori serioski planteatzeko.
Edozein moduz ere hemen ditugu, eta hogei ta batgarrenez, Sormen Tailerrak aurten ere. Joan den ikasturteko edizioan 160 lagunek hartu zuten parte, ez da gutxi. Hona hemen aurtengo eskaintzaren lerro nagusiak:
IKASTURTE OSOKO TAILERRAK
IKASTARO MONOGRAFIKOAK
URRITIK OTSAILERA
2011ko OTSAILETIK MAIATZARA
IZEN EMATEA: irailaren 20an, 18:00 - 21:00 Gaztediaren Etxean (Zangoza Kalea, 30) Argibideak: 670.489.511
"Otsailetik MaiatzERA" esaten/idazten da!!!