Interneteko albistegia

Giza sozialak

Sustatu | Masai-ikastaroa | 2010-09-14 : 11:09

Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra bihartik ostiralera izango da (irailak 15-17), Bilbon. Goiburu hau du biltzarrak: Herritarrak eta eskubide sozialak: geroko hizketa. Bertsio zuzendua da hori, ze igandean prentsan (adibidez Berrian) ikusitako iragarkietan, edo promoziorako Irekiak jarri dituen bideoetan, Herritarrak eta Giza Sozialak da lema hori.

Erreferentzia: http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/3111-eusko-jaurlaritzaren-giza-eskubideei-buruzko-nazioarteko-biltzarra-herritarrak-eta-eskubide-sozialak-geroko-hizketa

Erantzunak

U_ | 2010-09-15 : 17:25 | #1

Telebistan berria eman dutenean, atzean irakur zitekeen garbi garbi "Giza sozialak". Euskaldunentzat behintzet ez dute ba "giza sozialetan" pentsatu!

Sustatu | 2010-09-16 : 08:32 | #2

Ba bai, Biltzarreko panela ez dute aldatu. Hizlari guztiak agertu dira Giza Sozialak dioen kartelaren aurrean, bertan eta hedabide guztietako irudietan (ikus Irekia webgunean adibidez).

Horra Idoia Mendia sailburua eta Giza Sozialak kartela.

Eusk04
Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu