|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet BBCren primizia eta ETAren mezulariaren aitortza© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-09-06 ¦ 08:50 ¦ politikaBBCko Clive Myrie kazetariak eman zuen atzo Donostiatik BBCk ETAren bideoa eta iragarpena osatzeko prestaturiko albistea. Eta gaur goizaldean, artikulua argitaratu du bideoa eta primizia nola jaso zituen azaltzen. Pertsonalki berak jaso zuela ETAren mezulari batengatik. Pertsona horrek gatazkaren inguruan aitortu zizkionak ere kontatu ditu Myriek artikuluan. Euskararatu egin dugu hemen. ETA ceasefire scoop: how the BBC got the storyEz nuen berarengandik (from him, gizonezkoa da kontaktua) berririk izan urtebetez edo, baina bat-batean e-posta mezua bidali zidan ni aurkitu nahian ibilia zela. Londresen egongo zela hurrengo astean, eta agian elkartu gintezkeela kafea hartzeko. "Noski", erantzun zion. Covent Garden-eko metro estazioaren kanpoaldean elkartu ginen eta gertuko kafetegi txiki batera zuzendu ginen. Azkenekoz ikusi nuenetik ez zegoen oso aldatua. Ilea urdinago, agian, baina neu ere berdintsu. "Zerbait esan behar dizut", esan zidan xuxurlan bezala, neure kafeari azukrea botatzen nion bitartean. ETA serioski ari da pentsatzen euskal estatu baten aldeko bere borroka armatua gelditu behar duela. Interesa baduzu, munduarentzako albistea zuk zeuk eman dezakezu. Kafea edaten ari nintzen, eta kontrako eztarrira etorri zitzaidan ia. "Interesa izan dezakezula uste duzu?" Plater batean esklusiba ikaragarria ari zitzaidan eskaintzen. "Adarra jotzen edo?", esan nuen. "Ez, hau ez da txantxa" Esan zidanez, euskal abertzaleak frustratuak zeuden orain. Euskal estatu independiente bat sortzeko aukerak duela 50 urte bezain urrunak dira gaur egunean. Kataluniako jendeak berriz Madrildik autonomia gehiago lortzen asmatu dute, eta hango separatistek ez dut bonba eta pistolekin osaturiko armadarik. Ez ote da, esan zidan, ETA euskal nazionalismoaren egitasmoa oztopoatzen ari dela, laguntzen barik? Azken batean, politikariek Madrilen beti dute aitzalkia freskoa independentzia erreferenduma ez baimentzeko. ETAren indarkeria zen aitzakia hori. Beraz, zer aitzakia ezabatuko bagenu? Bere telefonoan entzuketak zirela komentzitua zegoen, beraz kontuz ibili behar nuen berarekin kontaktatzeko. "Ezin diogu bitartean elkarri hitz egin", esan zidan. "Baina ETAk suetena erabakitzen badu, prestaturiko adierazpena grabatuko du bideoan lehenago egin izan duen bezala". "Jakina, ezingo dizut hori telefonoz zuri baieztatu, baina mezu bat jasoko duzu esanez "poztu nintzen Londresen zu ikusi izanarekin", eta hori gakoa izango da egun gutxiren buruan Parisen neu topatzeko, Gare du Nord-eko sarreran, arratsaldeko ordubietan, eta bideoa emango dizut." Kafea amaitu genuen eta elkarri agur esan genion. Benetan ez nuen sinetsi Parisera joan beharra izango nuela, eta arratsaldeko topaketa hura ahaztu egin nuen ia. Egun batzuen buruan, ama bisitatzen ari nintzen Midlands eskualdean eta eguerdian edo SMS bat jaso nuen. Zera zioen: "Poztu nintzen Londresen zu ikusi izanarekin." Hasieran ez nintzen jabetu zer zen hura. Zenbakia ez zitzaidan ezaguna. Mezua, kriptikoa; ez zeukan zentzurik. Bi orduren buruan piztu zitzaidan txinparta azkenean. "Ai ene, Parisera joan beharra daukat!" Goiz samar iritsi nintzen Gare du Nord-era. Urduri nengoen. Espien eleberri merke batean bezala, ingurura begira niri so inor ba ote zegoen. Minutuak aurrera zihoazen: 14.00, 14.05, 14.10, 14.15. Berandu dator. Burutazio okerrenak etorri zitzaizkidan gogora. Agian harrapatu egin dute bideoarekin eta poliziak atxilo dauka nonbait. Beharbada, gure hitzorduari buruz pentsatzen zuena aldatu du. Jolasean ariko zen beharbada denbora osoan. Agian geltokiko beste irteera batean dago. Kalea gurutzatu eta gora eta behera begiratu nuen. Haren arrastorik ez. Neure baitan pentsatu nuen: "Alfer alferrik etorri naiz". Baina sarrera nagusira itzuli nintzen eta han zegoen bera. Bideoa jaso nuen eta, esan ohi den bezala, gainerakoa historia da. Erantzunak#1. Re: BBCren primizia eta ETAkide baten aitortzaLuistxo Fernandez ¦ 2010-09-06 ¦ 09:52Covent Garden inguruko kafetegikoak ahozabalik uzten nau. ETAkide bat kazetari baten aurrean aitortzen "euskal estatu independiente bat sortzeko aukerak" duela 50 urte bezain urrunak direla gaur egunean. Eta Kataluniara begira omen daude edo egon dira... #2. Kazetari kontakatiluaMikel Iturria ¦ 2010-09-06 ¦ 10:03Zorionak adi egoteagatik eta albistea Sustatun jartzeagatik, Luistxo. Niri iruditzen zait kontaktuak baino, kazetariak kontatzen duela gehitxo. #3. Re: BBCren primizia eta ETAkide baten aitortzaManex ¦ 2010-09-06 ¦ 10:29Kapucinskiri deitu behar, dagoen lekutik etorri eta Myrie jaunari kazetaritza eta literaturaren arteko mugak non dauden argi azaltzeko. Edo mugarik ez badago, noiz pasa alde batera eta bestera proposatzeko. #4. Re: BBCren primizia eta ETAkide baten aitortzaSustatu ¦ 2010-09-06 ¦ 10:51ETAren iragarpena osatzeko beste bideorik ere eman zuen BBCk atzo. "Honako honetan, Iņaki Soto kazetaria ageri da hizketan Clive Myrierekin.":http://www.bbc.co.uk/news/world-europe-11193007 Suetenaren balorazio optimista egiten du Sotok. Bideoarekin ageri den testuak igandeko 14.00etako eguneraketa ordua du. Estropaden goizean grabatutakoa ote? ala suetena egin baino lehenago grabatuko ote zuten? #5. Re: BBCren primizia eta ETAkide baten aitortzaEneko ¦ 2010-09-06 ¦ 11:00Janzkeragatik Clive Myrie ia-ia euskalduna izan zitekeen: Uniformeez artikuluan aipatzen zenuten Euskal Herriko jende askok "Trango-Ternua-Astore-North Face" uniformeaz janzten duela. Artikulu honetan aurpegiratzen diotenez, Clive Myrie-k "North Face style" erabiltzen du. #6. Re: BBCren primizia eta ETAkide baten aitortzaharitz rodriguez ¦ 2010-09-06 ¦ 11:48Akats larri bat du Sustatuko artikulu honek, oker ez banago behintzat. #7. ETAkidearen aitortza barik, mezulariarenaSustatu ¦ 2010-09-06 ¦ 14:07Ez zaizu arrazoirik falta, Haritz. Egia da Clive Myriek ez duela ETAko kide gisa identifikatzen bere kontaktua. ETArentzat mezulari dabilen bat da, eta ez dago zehazterik mezulari zuzena den, ala kontaktu katean azken koska ote den. Horregatik zuzendu dugu eta "ETAkidearen aitortza" zegoen tokietan, "ETAren mezulariaren aitortza" jarri. Eskerrik asko zuzenketa iradokitzeagatik. #8. koka gaitezen lar kolokatu aurretikSaninazio ¦ 2010-09-06 ¦ 16:27Esango nuke, medioetan entzuten ari garenak entzunda eta artikulu honetan bertan irakurri ditudanak irakurrita, gure buruak kokatzeko premia larria dugula. Kolokatu xamar ez ote gauden (eta hori ere ez da txarra batzuetan). Zein da albistea? Zein dugu berri? kazetari honek buruz kontatzen dituenak eta guk modu arin batean interpretatzen ditugunak, ETArentzat etorkizuna katalunian dagoela ondorioztatuz kasik... en fin, ez da serioa. kontua da, hau fase berri baten hasiera dela, asko urduri xamar daudela baina euskal gizartearen gehiengoak dase berri hau begi onez ikusten duela. hori da beste medioetan estali nahi duten egia eta beste batzuek beraien bidea jarraitzen dugu itsu-itsuan antza danez. Gaur atzo baino gehiago borrokarako garaia da. zinemagile etsituaren ametsak, amets gaizto bihurtzeko gero eta gutxiago falta da eta beraiek badakite hori, gu konturatzen al gara? osasuna ta bitamina! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|