|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskal Herriko "alderik ilunena" Oņatin, Lonely Planeten araberaSustatu ¦ 2010-09-03 ¦ 10:53 ¦ turismoaTurista bat baino gehiago etorri dira Oņatira uda honetan "mezu nazionalistak dituzten graffitiak" ikustera. Izan ere, Lonely Planet Spain gidan Oņatira joateko aholkatzen dute Euskal Herriko "alderik ilunena" ikusteko: Orain arte zuen euskal esperientzia Donostiako tabernetan eta Bilboko galerietan paseatzea izan bada, eta oraindik ere ETAren kontua zer den ez badakizue, Oņati leku ona da Euskal Herriaren alderik ilunena ikusteko. Erref.: Euskal Herriko "alderik ilunena" Oņatin, Lonely Planeten arabera (goiena.net) Erantzunak#1. Re: Euskal Herriko "alderik ilunena" Oņatin, Lonely Planeten araberaLuistxo ¦ 2010-09-03 ¦ 12:20Baina diotenez, bisitariak etorri dira! Gidatik Oņati kenduz gero, bisita gutxiago! #2. Re: Euskal Herriko "alderik ilunena" Oņatin, Lonely Planeten araberaEņaut ¦ 2010-09-03 ¦ 12:22Honako bideo honetan ere azpimarratzen da Oņatiren izaera ikaragarri hori #3. Re: Euskal Herriko "alderik ilunena" Oņatin, Lonely Planeten araberaIņaki Olano ¦ 2010-09-03 ¦ 12:37"A walk in the wild side"... hau marka, Intxaurrondoko koartelaren atarian izango dute orduan "alde argitsua" (inoiz harainokoa egiten baduzue... barrura sartu gabe ere jakingo duzue zertaz ari naizen). Honek "YoEstuveEnIparralde" Alvaro Baezaren liburu fosforitoak edo ABC-La Razón.en kronika paranoikoak ekartzen dizkit gogora. "Caminamos entre los caseríos, los aldeanos miran desconfiados desde la ventana, estará todo lleno de zulos"... Belfast edo Derry.ko auzo katolikoetara joateko gonbite ilunik ez dute ba egingo. #4. Re: Euskal Herriko "alderik ilunena" Oņatin, Lonely Planeten araberaTeketen ¦ 2010-09-03 ¦ 13:34Honen arabera, gatazkaren inguruko margo guztiak ondare kultural bezala babestuko nituzke. Turismo kanpaina hoberena litzateke eta izenburua "I need the struggle" edo "I love the conflict". #5. Lonely Planetek dioena ingelesezSustatu ¦ 2010-09-03 ¦ 15:24Goienako albistean Lonely Planet-ek dioena euskaraz itzuli dute, baina orijinal ingelesa nahi baduzue, Zabaldu-n agertu da testua. #6. Re: Euskal Herriko "alderik ilunena" Oņatin, Lonely Planeten araberaJosu Mendicute ¦ 2010-09-03 ¦ 15:57Hala da Teketen. Gasteizko jaietn flipatu nuen ikusi nituenean bi turista, bata bi beltzen artean (kaskodun polizia autonomikoez ari naiz) eta bestea argazkia ateratzen... eurei baimena eskatu ondoren. #7. Re: Euskal Herriko "alderik ilunena" Oņatin, Lonely Planeten araberapiban ¦ 2010-09-03 ¦ 20:25Oņatiarra naiz eta esan dezakegu gure herrian Euskal Gatazka nagusia edozein txokotan sumatu daitekeela eta batez ere xirimiri egunetan dendak itxita daudenean... AKI NO HAY KIEN FOLLE. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoturismoa gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|