Itzuli orri nagusira Bidali hau

Radiohead-en kontzertu baten oso film originala doan jaisteko

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-09-03 ¦ 10:05 ¦ musika

Iazko abuztuan, Pragan eman zuen kontzertua Radiohead-ek. Sarreran, 50 ikusleri kamara bana eman zieten taldearen izenean, graba zezaten, bakoitzak bere puntutik. Urtebeteren buruan, audio masterrak eta irudi grabaketa desberdinak batu eta nahastu ondoren, kontzertuaren filma egin dute.

Publizitatea

Prague DVD jarri diote izena produktuari, baina DVD fisikoa baino gauza inteligenteagoa da: film digitala, jaisteko modukoa. Saretik doan jaisteko jarri baitute, hainbat formatutan, BitTorrent eta Megaupload erabiliz. Hemen azalpenak euskaraz nola erabili p2p teknologia horiek: Torrent / Megaupload.

Youtuben ere zenbait kanta editatu azaldu dira, adibidez goian itsatsi dugun hori, Idioteque.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz