|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Asel Luzarraga errudun jo du Txileko Justiziak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-09-02 ¦ 17:57 ¦ politikaEtxean lehergaiak egiteko materiala izatea egotzi dio Txileko Justiziak Asel Luzarraga blogari , idazle , itzultzaile eta musikari euskaldunari. Txileko Arma eta Lehergailuen Kontrolari buruzko Legea urratu duelakoan 5 urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak, eta astearte arratsaldean jakinaraziko dute zein zigor jarriko dioten. Abenduaren 31n atxilotu zuten Asel Luzarraga. Atentatu batzuekin lotura izatea egotzi zioten hasieran, baina leherketak izan zirenean Euskal Herrian zegoela frogatu zuen Asel Luzarragak. Nitrato arrastoak aurkitu zizkiotela ere esan zuen Fiskalak, baina epaileak probak ukatu zituen nitrato ioiak uretan ere aurkitzen direla-eta. Hileotan ugariak izan dira Asel Luzarragaren aldeko kontzentrazioak eta jaialdiak bai Euskal Herrian bai Txilen. Nazio Batuei salaketa formala ere igorri diote. Epaiketa hasteko bezperan jasotako babesa eskertu zuen Luzarragak Twitterren : bihar hasiko da honen bukaera. eskerrik asko guzti-guztioi, musuak! Albistea beste toki batzuetan euskaraz: eta gaztelaniaz: Erantzunak#1. Re: Asel Luzarraga errudun jo du Txileko JustiziakIņaki Olano ¦ 2010-09-02 ¦ 18:21Lotsagarria eta zinez kafkianoa. Askatu arte ezin geldirik egon. #2. Re: Asel Luzarraga errudun jo du Txileko Justiziakugaitzg ¦ 2010-09-02 ¦ 21:36Ez dago eskubiderik, guztiz probatua dago Asel ez zegoela Txilen egun horietan. Lotsagarria!!! #3. Asel Luzarraga: kartzelaratzea barik, kanporatzea gerta litekeSustatu ¦ 2010-09-03 ¦ 11:52Asel Askatu plataformak komunikatu baten zabaldu du, zeinetan besteak beste argitzen duten errudun jotzeak ez duela esan nahi kartzelaratuko dutenik. 5 urteko kartzelaratzea da Fiskalak eskatu duena, baina gerta liteke Luzarraga Txiletik kanporatzea, adibidez. #4. Asel Luzarraga errugabea dela defendatzeko kontzentrazioa astearteanjosu ¦ 2010-09-03 ¦ 12:14Asel Luzarragaren errugabetasuna defendatutzeko kontzentrazioa deitu dute irailaren 7rako (asteartea) 19,30etan Bilboko plaza borobilean.
#5. Asel: zigorra ezarria, eta betea; kanporatzea ikusi beharSustatu ¦ 2010-09-08 ¦ 08:10Asel Luzarragaren kondenaren ostean, zigorra jakinarazi zuen atzo Txileko justizia sistema. 220 eguneko kartzela zigorra ezarri diote. Idazle eta blogariak jada bete du zigorra, 250 egun egin baitu jada atxilotuta, kartzelan hasieran eta gero etxean. Kanporatze auziari aurre egin beharko dio orain. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoPolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|