Artilea: Euskal Herriko ardi moztaileen elkartearen lehen pausoak
| Etnografia | 2010-09-01 : 14:09
2010eko Artzain eguna ospatu da abuztuaren 29an Uharte-Arakilen eta bertan urtero legez ardi mozte txapelketa burutu dute. Aurten lehenengoz, Euskal Herriko Ardi moztaileek pauso berri bat eman dute. ARTILEA izeneko elkartearen berri plazaratu dute. Sortze bidean bada ere, jada hainbat herrialdetako ardi moztaileak bat egin dutela jakinarazi digute.
Erreferentzia: http://www.baieuskalherriari.org/artilea


