|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Arraun lehiaketa, "heldu estatxa, ta saria altxa"© cc-by-sa Estropa.net ¦ 2010-08-27 ¦ 11:38 ¦ kirolaArraunzaleon topagunea da estropa.net web gunean. Egun, euskaraz den arraun web gune eguneratuena da. Bertan, estropadetako emaitzak, kronikak, elkarrizketak... datozen estropaden inguruko datuak, itsasoaren prebisioa... iritziak, arraunaren inguruan izan diren zenbait bertsoaldi entzungai... Euskadi irratiko Tostartean programako kolaboratzaileen iritziak entzun ditzazkegu bertan. Orain gutxi estropaden inguruko lehiaketa berria sortu du, sari eta guzti. Azkenik, heldu estatxa arraun lehiaketa sortu da. Zertan datza lehiaketa hau? Asteburuan zehar izaten diren estropada guztiekin, "estropanet ikurriņa" osatzen da. Norberak, estropada bakoitzean zein ontzik zein postutan iritsiko den asmatu behar du... eta asteburuko estrapada guztietan, gehien asmatzen duen horrek, lehiaketa eta estropa.net web guneko babesle den OceanGlasses eguzkitako betaurrekoak jasoko ditu etxean. Zer egin behar da lehiaketan parte hartzeko? estropanet web gunean sartu, izena eman eta lehiaketako lehioan sartu. Bertan ikusi ahal izango duzue argiago apustuen, arauen eta sarien inguruko, nondik norakoa. estropanet.JPG 193KB (198459 byte) |
Tropeltxoa Tourrean!Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker. Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker! Albiste gehiagokirola gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|