Itzuli orri nagusira Bidali hau

Kamera geldoko tsunami bat Pakistanen

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-08-22 ¦ 09:42 ¦ eguraldia

Ban Ki-Moon Nazio Batuetako idazkariak horrela deskribatu du Pakistango uholdea: kamera geldoko tsunamia dela. Irudi honek lagunduko dizue ulertzen. Sukkur hiriaren inguruan Indo ibaiak zuen itxura da. Adi eskalari, eta ondoren itsatsi dugun konparazio irudiari.


Argazkiak.org | Indo ibaia, abuztuak 18 © cc-by-sa: sustatu

Publizitatea

Goiko irudia abuztuaren 18koa da, asteazkenekoa. Bestea duela urte batzuetakoa da, baina abuztukoa baita ere, garaiarekin konparatzekoa izan dadin.


Argazkiak.org | Indo ibaia, abuztuak 13 © cc-by-sa: sustatu

Irudiagatik, ematen du Indo ibaiaren bide nagusia ere mugitu egin dela uholdearen ondorioz.

NASAren irudiak dira. Beste eskala urrutiagoko batean hartutako honetan ere agerikoa da nola hazi den Indo ibaia.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz