Itzuli orri nagusira Bidali hau

Eta jendez Leopoldo gainera!

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-08-19 ¦ 12:27 ¦ masai-ikastaroa

Foursquare erabiliz, mezu hau bidali du Joxe Rojas teknopatak amaraun zabalera: Macro-camping! Eta jendez Leopoldo gainera! Euzkal Errian Euzkaras taldean masai ikastarorako moduko mordo bat aurkitzen espezialista da Rojas, baina oraingoan, teknologiak harrapatu du bera!

Publizitatea

Facebook-en ikusi diogu Joxeri akatsaren azalpena ematen: ez da bera izan, berak darabilen teknologia baizik. Foursquare aplikazioa omen dauka Android telefono batean, eta jendez lepo idatzi du berak, baina Android-en autozuzenketak, jarri dio Leopoldo.

Auto-zuzenketaren arriskuak agertu izan dira lehen ere Masai ikastaroan. Bereziki Word-ek eragiten duen Donostia efektua eta haren lehengusuak. Baina telefonoetan euskaraz dugun hutsune handi bat ere bada hitz-osaketa edo auto-zuzenketarena.

Leopoldo1.jpg 17KB (17686 byte)

Erantzunak

#1. "Ikusi diogu Joxeri??"

Aaron ¦ 2010-08-19 ¦ 17:43

"Facebooken ikusi diogu Joxeri akatsaren azalpena ematen...(sic)" ??? Beste azalpenen bat beharko genuke...

#2. Re: Eta jendez Leopoldo gainera!

Joxe Rojas ¦ 2010-08-20 ¦ 22:27

Jakin dezazuela Leopoldori ez zaizkiola batere gustatu zuen komentarioak, eta egia berdaderua dela kanpalekua erabat beteta dagoela. Hemen ikus dezakezue Leopoldo, etsita, bere mini-kanpindenda jartzeko leku bila.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Masai Ikastaroa

Kaleko kartel batean ikusia behin: masai ikastaroa. Ez, ez zen Afrikako hizkuntza edo ohitura bat ikasteko, igurtzilaritza baizik. Atal honetan, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparateak bilduko ditugu.

Tankera honetako bitxikeria gehiago:

Zuen ekarpenak: masai@sustatu.com

 

 Nabigatu euskaraz