|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Amarauna hilda dago. Gora Internet!© cc-by-sa Joxe Aranzabal ¦ 2010-08-19 ¦ 07:55 ¦ internetBi hamarkada baino ez dira igaro jaio zenetik, baina dagoeneko Amarauna (World Wide Web) gainbeheran dago. Bitartean zerbitzu arinagoak, aplikazioak, ari dira indartzen, ez baitaude hain lotuta bilatzearekin eta bai jasotzearekin. Horixe azaldu du Wired aldizkarian Chris Anderson adituak artikulu entzutetsu batean. Esnatu bezain laster, iPad hartu eta posta elektronikoa begiratu duzu —horra aplikazio bat. Gosaldu bitartean, nabigatu egin duzu Facebook, Twitter eta Sustatun —hiru aplikazio gehiago. Bulegora bidean, podcast bat entzun duzu zeure telefono adimendunean. Beste aplikazio bat. Lanean, gainbegiratu egin dituzu RSS feedak informazio batzaile batean, eta zenbait elkarrizketa izan dituzu Skype eta bat-bateko mezularitza erabilita. Aplikazio gehiago. Etxeratu zarenean, afaria prestatu duzu Pandora entzun bitartean, Xbox Live erabili duzu partida pare bat jokatzeko eta film bat ikusi duzu streaming zerbitzu bat erabilita. Ia egun osoa Interneten igaro duzu, baina ez Amaraunean. Eta ez zara bakarra. Ez pentsa bereizketa hutsala denik. Izan ere, azken urteotan mundu digitalean gertatu den aldaketarik garrantzizkoenetako bat izan da poliki-poliki mugitzen ari garela web irekitik plataforma erdi itxietara, zeinek Internet baitarabilte garraiorako, baina ez nabigatzailea ezer erakusteko. iPhonen arrakastak ekarri du konputazio mobilaren eredu hau, eta hor Googlek ezin du arakatu, eta HTMLk ez du balio. Kontsumitzaileok eredu hori aukeratzen ari gara, ez Amarauna ukatzen dugulako, baizik eta plataforma horiek hobeto moldatzen direlako gure bizimodura. Enpresei ere errazagoa zaie dirua egitea eredu horretan, eta horrek sendotu baino ez du egiten joera berria. ***** Wired-eko artikulu nagusiaren hasieraren itzulpen/egokitzapena duzu hau. Ingelesez badakizu, jarraitu erreportaia osoarekin. Erantzunak#1. Re: Amarauna hilda dago. Gora Internet!Joxe Aranzabal ¦ 2010-08-19 ¦ 12:12Ingelesik jakin ez baina gehiago jakin nahi duenak gai honen inguruan, "El País":http://www.elpais.com/articulo/tecnologia/Wired/vuelve/anunciar/muerte/web/elpten/20100818elpeputec_3/Tes digitalean du aukera horretarako. Bertan, laburbildu egiten da Chris Andersonen artikulua, eta, horrekin batera, aipatzen da artikuluak Amaraunean izan duen oihartzuna. #2. Re: Amarauna hilda dago. Gora Internet!Julen ¦ 2010-08-20 ¦ 10:37"nabigatu egin duzu Facebook, Twitter eta Sustatun —hiru aplikazio gehiago". Facebook eta Twitter web aplikazioak dira eta Sustatu ez al da ba blog kolektibo bat? Hirurak ere amaraunean daude. Inpresioa daukat era berean jendeak pentsatzen duela posta elektronikoak webean funtzionatzen duela, honekin lotuta dagoela eta hori dela bere jatorri nahiz bizitoki. Amarauna baino zaharragoa da ordea eta HTTP ez den beste protokolo batzuk erabiltzen ditu. Artikuluak ez nau batere konbentzitu. Are gehiago, konparazio-taulan astakeriak ere badaudela esango nuke: lehen JavaScript erabiltzen zen eta orain Objective-C. Mundu guztiak iPhonerako programatzen al du bat-batean? WTF? Amaraunetik kanpo beti egon dira aplikazioak, ezagunagoak edo ez, baina jendearen tendentzia weberakoa izan da nabarmen. Orain, webeko aplikazioek eskaintzen dituzten APIen bitartez elkarrekintza HTTP protokolorako sarbidea dagoen edozein ingurunetatik burutu daiteke, esperientzia aberatsagoa lortuz. Boing boing-en bestalde erabilitako datu multzoari kritika kontrastatua egin diote #3. Re: Amarauna hilda dago. Gora Internet!Mikel Ihidoi "himikel" ¦ 2010-12-05 ¦ 23:17Ni ere Julenen antzera ez nago batere ados artikuluan esandako gauza askorekin. Egia da zenbait empresa soluzioak beuden modura garatzen ari direla, estandar irekiak erabili beharrean, jabetzaren negozioan oinarrituz, beste aktoreei bideak eragotziaz :( Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|