|
Itzuli orri nagusira
Bidali hau
Ligatzeko adin egokia, Disney Channel-en arabera
© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-08-29 ¦ 08:19 ¦
telebista
Seme-alaben telebista kontsumoaren mende bizi diren gurasoen sufrikarioa, Disney Channel, agian egokien deskribatzen duen grafikoa. Zein da adin egokia neska/mutilekin irteten hasteko? Gurasoen arabera, +25; eskolako giroaren arabera, 15; Disney Channel-en arabera, 4 edo 5 urte.

Grafiko hori Graph Jam gunetik ateratakoa da. Estatistika, diagrama eta halako elementu korporatiboekin egindako txisteak dira Graph Jam-en oinarria.
Horra adibide majo batzuk:
Lehenago ere aipatu izan dugu Graph Jam Sustatun. Euskal grafiko propioa marrazten ere ausartu ginen, ETAko militantziaren osakera estatistikoa.
 Argazkiak.org | ETAren osaketa © cc-by-sa: sustatu
|