Itzuli orri nagusira Bidali hau

Txakolinaren inguruan The New York Times-en

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-08-11 ¦ 15:22 ¦ gastronomia

Txakolinaren inguruko erreportaia argitaratu du The New York Times-ek. Zuzen idatzita euskaraz izenburuan, txakolina eta baita beste formen zergatiak azalduz (eta izendapen ofizialen kontua ere bai, Getariakoa, Bizkaikoa, Arabakoa...). NYTen arabera, merezi duen ardoa da txakolina, eta Euskal Herritik kanpo toki bakarrean saltzen eta arrakasta izaten ari da: Estatu Batuetan, eta New York hirian bereziki.

Erref.: Txakolinaren inguruan The New York Times-en (www.nytimes.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Txakolinaren inguruan The New York Times-en

Sustatu ¦ 2010-08-11 ¦ 21:26

Artikulugilea Eric Asimov da, The New York Times-eko The Pour ardoen sekzioko idazleetako bat. Baina Asimovek beste artikulu bat ere idatzi du egunkariaren Diner's Journal blogean, azalduz nola bidaiatu duen plazer handiz Euskal Herrian, izenaren kontua ere azaltzen du Asimovek.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz