|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Gipuzkoako Foru Aldundiko banderaren kontrako plaka lapurtu dutenak bideo kameraz ahaztuta© cc-by-sa Espainiako banderarik ez ¦ 2010-08-09 ¦ 18:29 ¦ politikaGipuzkoako Foru Aldundian Espainiako bandera jarri beharraren aurka zegoen plaka lapurtu dutenak ez dira jabetu, nonbait, bideo kamerak bazeudela. Egun argitan egindako delitua argi eta garbi ikusten da bideoan. 2010eko otsailean Gipuzkoako Foru Aldundiaren sarrera nagusiaren alboan protesta plaka bat ezarri zuen foru gobernuak. Espainiako bandera Diputazioan jartzera behartzen zituen epaiaren kontra eta ikurrinaren alde jarri zuten plaka hori diputatu guztiek, Markel Olano Diputatu Nagusia buru zela. Orduan ere espainiarzale sutsuenek ez zuten pozarren hartu plakaren berria. Eta orain, bi madrildarrek igande arratsaldea aprobetxatu dute Donostiako paseoa egiterakoan plaka zegoen lekutik kendu eta lapurtzeko. Erantzunak#1. Re: Gipuzkoako Foru Aldundiko banderaren kontrako plaka lapurtu dutenak bideo kameraz ahaztutaPedro ¦ 2010-08-10 ¦ 11:06Penagarria, kontrol sozialaren adibide bikaina. Euskal Herria kameraz bete dute! Eta Sustatun hau argitaratzea ere! #2. Berria.info gunetikeli ¦ 2010-08-11 ¦ 11:46Eskuin muturrarekin dute zerikusia Diputazioko plaka ebasteagatik atxilotuek Comunion Tradicionalista Carlistarekin harremana lukete, eta karlismoari buruzko museoa kudeatzen dute Nafarroan. Noticias taldeko egunkariek gaur plazaratu dutenez, Iņigo Perez de Rada Cavanilles eta Ana Enriquez de Amilibia dira Gipuzkoako Diputazioaren egoitzatik Espainiako banderaren "inposaketa" salatzen zuen plaka lapurtzegatik atxilotutako bi lagunak. Igande arratsaldean atzeman zituen Donostiako Udaltzaingoak, Diputazioko bideokamerek egiten ari zirena grabatu eta hormatik kendutako xafla eurekin zutela. Aiputatako komunikabideen arabera, karlismoaren eskuineko adarrarekin dute zerikusia atxilotu biek, zehazki, eskuin muturreko Comunion Tradicionalista Carlistarekin. Hain zuzen ere, reketearen goraipamena egiten duen Tabarko Museoaren kudeatzaileak dira biak, eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak jaso izan dituzte horregatik. Iņigo Perez de Rada Jauregizarko markesaren semea da eta Ana Enriquez Villacastel de Carriasko markesaren alaba. Jatorrizkoa, berria.info-n #3. Re: Gipuzkoako Foru Aldundiko banderaren kontrako plaka lapurtu dutenak bideo kameraz ahaztutaM.K. ¦ 2010-08-12 ¦ 09:11Oso ondo Berria eta Noticias taldea. Falta da argitzea nork lapurtu duen bideoa Diputazioaren segurtasun zerbitzuetatik eta nola iritsi den anonimoki Youtubera. #4. Re: Gipuzkoako Foru Aldundiko banderaren kontrako plaka lapurtu dutenak bideo kameraz ahaztutaassar ¦ 2010-08-12 ¦ 11:18@M.K.: Oso ondo. Orain joan zaitez El Correo eta El Pais egunkarietara eta galdetu nork lapurtu dion epaileari "bajo secreto de sumario" dauden EAJren ustezko usteltze kasuen informazioa. Hipokresia gutxiago, mesedez. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|