Itzuli orri nagusira Bidali hau

Txirringa inbasioa edo parking-parrilla eza? langa eta pertsianatan lotu behar

© cc-by-sa  Iņaki Olano ¦ 2010-08-25 ¦ 10:16 ¦ garraiobideak

Oharra ikusi dugu Zumaiko Euskotren geltokira sartzeko tunelean:


Argazkiak.org | Zumaiko Euskotren, txirringentzako oharra © cc-by-sa: axiomaxio

Txirringarik itxitura-langetan giltzarrapoz lotu ez dadin...

Publizitatea


Argazkiak.org | Zumaiko Euskotren, txirringentzako oharra 02 © cc-by-sa: axiomaxio

Gasteizko Alde Zaharrean ere dendari bat kokoteraino dago pertsianan lotzen dizkiotelako bizikletak.


Argazkiak.org | no atar bicis en persiana 01 © cc-by-sa: axiomaxio

Ezin gero denda ireki giltzarrapoa hautsi ezean, amorrazio ederra dendariak, baita gero bizikleteroak ere.


Argazkiak.org | no atar bicis en persiana 2 © cc-by-sa: axiomaxio

Txirringak aparkatzeko parrila gabezia kexarako motibu da, baina bi gurpileko garraio tresna osasuntsuon ugaritzea oso sintoma pozgarria ere bai, autoek hiriko espazio guztiak xurgatzen, okupatzen, desitxuratzen eta deshumanizatzen dituzten honetan.

Oroitu bost abantailak:

  1. Ez du kutsatzen
  2. Osasuna hobetzen dizu
  3. Ez duzu erregairik erosi behar
  4. Beti puntual ailegatzen zara kedada guztietara
  5. Ez duzu aparkaleku bila zoratu behar.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Albiste gehiago

 

 Nabigatu euskaraz