|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Fanfarre barik igoko da Zeledon gaur arratsaldean© cc-by-sa Ustekabe fanfarrea ¦ 2010-08-04 ¦ 10:27 ¦ jaiakArratsaldeko 6etan izango da Gasteizko jaietako txupinazoa, eta horrekin batera, Zeledonen jeitsiera. Baina harekin ez da fanfarriarik izango aurten, musika-tresnen aseguruaren inguruko desadostasunak direla eta.
Gasteizko jaietan, sokatik zintzilik panpina behera iristen denean, Gorka Urbina bilakatzen da Zeledon, eta plaza jendartean zeharkatzen du. Azken urteotan Bihotzatarrak fanfarrearekin batera egin izan du hori, baina aurten fanfarre barik igoko da. Instrumentuak apurtzeko eta musikariak zauritzeko arrisku handia dago horrelako ekitaldi batean, eta Gasteizko Udalak apurtutako instrumentuen konponketak ordainduko ez zituela jakinda, Zeledonekin batera ez joatea erabaki dute Bihotzatarrakoek. Informazioa hemen. Fanfarre gehienak bihar hasiko gara jotzen.
|
Albiste gehiagojaiak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|