Itzuli orri nagusira Bidali hau

Telefonicak Tuentiren zati bat abuztuan erosiko duela zabaldu dute

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-07-31 ¦ 11:23 ¦ sare-sozialak

Maiatzean Tuentiren inguruko beste albiste batean aipatu genuen Telefonicak Tuenti erosteko asmoa zueneko zurrumurrua. Bada, azken egunotan areagotu egin da zurrumurrua eta egunkari batzuen arabera salerosketa aurtengo abuztuan gauzatuko da. Ez da jabetzaren 100%a salduko, albiste hauen arabera; baina bai gehiengoa Telefonicaren esku egoteko adina.

Erref.: Telefonicak Tuentiren zati bat abuztuan erosiko duela zabaldu dute (www.elpais.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Telefonica, Tuentiren gehiengoaren jabe abuztutik

Sustatu ¦ 2010-09-03 ¦ 11:30

Post hau argitaratu eta gutxira, abuztuaren 4an argitaratu zuen Tuentik bere blogean Telefonica Tuentiren bazkide berria zela, Sustatuk hemen eta maiatzean ere iragarri bezala.

Blogean ez dute akordioaren mamia azaltzen, baina egunkarietan abuztuan zehar azaldu da kapital sozialaren gehiengoa (%85 batzuen arabera, %90 beste batzuek diotenez) erosi duela Telefonicak, 70 milioi euroren truke.

Albistea beste toki batzuetan:

Kudeaketa orain arteko zuzendaritza taldearen esku jarraituko duela esan dute, Telefonicak jabetzaren zati handiena izan arren.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz