Itzuli orri nagusira Bidali hau

Eman eskerrak sysadminei beren nazioarteko egunean!

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-07-30 ¦ 13:17 ¦ informatika

Gizon hori Aitzol Naberan da, Sustatu.com-eko sysadmina, eta gaur bere eguna da Nazioarteko Sysadmin Eguna delako. Zorionak sysadmin guztiei, eta eskerrik asko!

Publizitatea

Sistema Administratzaileak dira sysadminak, Interneteko mekanikoak. Egiten duten lanagatik eskerrak erakusteko eguna da uztaileko azken ostirala. Aurtengoa, 11. edizioa da.

Zuk, irakurle, Sustatu bisitatu baduzu gaur, hori da sysadmin batek ordenagailu bat kutxatik atera, sistema eragile batez hornitu, eta kable zopa batean sarera konektatu zuelako. Eta bihar goizaldeko 2.00etan, Sustatu jausten bada urrutiko web zerbitzari batean argia joan delako edo auskalo zergatik, sysadmin honek bere Android telefonoan abisu automatiko bat jasoko du, esnatuko da, jaikiko da, eta konpontzen saiatuko da.

Urrutiko zerbitzarietako arazoak badira, sysadmina sare bidez saiatuko da makinak altxatzen. Baina etxeko zerbitzariak ere bere ardura izan ohi dira, eta askotan kable eta hardwarearekin zuzenean borrokatzea tokatuko zaio.

Eskerrik asko Aitzol!

aitzol_sysadmin.jpg 37KB (37981 byte)

Erantzunak

#1. Re: Eman eskerrak sysadminei beren nazioarteko egunean!

aitzol ¦ 2010-07-30 ¦ 21:23

Joe, eskerrik asko!
Ez gaude sysadminok ohituta horrelako errekonozimendu publikoetara, baina eskerrik asko sarreragatik. Dena den, ez naiz ni sustaturen osasun teknikoaren atzean dagoen bakarra, hortaz, zorionak zuei ere!

#2. Re: Eman eskerrak sysadminei beren nazioarteko egunean!

ainhoaeus ¦ 2010-07-30 ¦ 21:45

Neuk ere eskerrak eman nahi dizkiet sysadmin guztiei. Zenbaitetan borrokatan ibiltzen naiz beraiekin, hainbatetan (gehiagotan) beraiek nirekin...

Lan ikustezin hori bene-benetan eskertu nahi dut. Gozatu zuen eguna!

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook