|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Katalanei ideiak kopiatzekotan, veguerien kontu hori...© cc-by-sa Luistxo Fernandez ¦ 2010-07-30 ¦ 10:34 ¦ herri-administrazioakAste honetan zezenketak debekatu dituzte Katalunian, eta oihartzun handia izan du albisteak. Baina beste erabaki bat ere hartu du Kataluniako parlamentuak, eta sakonera gehiagokoa iruditzen zait: probintzien egiturak gainditu, eta vegueria izeneko egitura berri batzuk ezartzeko legea onartu dute. Ikusteko dago benetako eraginkortasuna, baina Euskal Herrira begira zer pentsatua eman diezaioke baten bati...
Izatez, bi neurri hauen artean, zezenketen debekua efektiboa izango dela ematen du. Kanariar Uharteetan ere debekatuta daude, eta ez dira egiten. Hortaz, ez dirudi Madrildik zezenketen debekua debekatzeko modurik asmatuko dutenik (baina auskalo). Vegueriena, ordea, serioagoa da, eta Espainiako Estatuak ez badu Probintzien egitura aldatzen Katalunian, alferrik ezarriko dituzte. Izatez, onartu duten legean, lehen vegueria-kontseiluak egungo lau probintzien baitan osatuko dira (Bartzelona, Tarragona, Lleida, Girona), eta legean ageri diren beste hiru veguerienak onartzeko probintzien mugak aldatu beharko dira (eta eskumen hori, izenak izen, Madrilena da). Horregatik batzuek kritikatu dute onartu den legea, bere eraginkortasuna ezgauza izango delako. Gainera, zenbat vegueria eta nola... Hori ere eztabaida historikorako kontua da. Aran harana hauen artean nola geratuko den ere... Hasiera batean vegueria baten barruan zegoen, baina gero nonbait, aparteko egitura izango omen da (Okzitarineraz mintzo dira Aran harabnean). Baina tira, oraingoz lau probintziari vegueria deituta ez dirudi asko aldatuko dutenik. Eusko Autonomia Erkidegoan ere hiru probintzia ziren lehen, baina aspaldi honetan Lurralde Historikoak dira. Baina, Espainian, izatez, probintzia dira oraindik, eta probintzien izenak ere Madrilen onartzen direnez, hango nomenklaturan Ourense eta Lleida onartu ziren arren, Bizkaia eta Gipuzkoa, ez, ez dira Espainian ofizialak. Bereziki, azken aldi honetan, historikoa, nire aburuz, egiten ari diren erridikulua. Adibide garbia da Tecnalia. Zentro teknologiko batzuen batura handi bat egin behar zen, Tecnalia, eta sortze-izenpe ofiziala egiteko zela suspenditu behar izan zuten, egoitza Gipuzkoan ala Bizkaian ala txandaka, non izan behar ote zen erabakitzeko. Hori da adibide bat, baina beste batzuk ere egon daitezke, administrazio foral hauek zertan eta nola ari diren... Nik gero eta gutxiago ulertzen ditut. Eta Diputazioaren Jauregietatik aparte baina gertu dauden beste erabakigune edo herri-ordezkaritza foral batzuk ere, berdintsu. Jose Antonio del Moral Interneteko ekintzaileari irakurri izan diot pare bat aldiz Foru administrazioak ezabatu edo ogasunak batu beharko liratekeela. Ideia xelebrea dirudi, baina, egia esanda, gero eta gehiago erakartzen nau. Vegueriak Euskal Herrian? izen aldaketa soila bada, Katalunian bezala, ez; baina probintzianismoa suntsitzeko bidean probintziak suntsitzeak balioko badu, ni horren alde. vegueries7.jpeg 45KB (46331 byte) Erantzunak#1. Re: Katalanei ideiak kopiatzekotan, veguerien kontu hori...Lux ¦ 2010-07-30 ¦ 11:53Vegueria, berez ezeezetan geratu da, azkenean eta Epaitegi Konstituzionalaren sententzia bitarteko, egitekotan egungo probintzi egituraren gainean jarri beharko litzateke, hau -izenean ez ezik- ordezkatu gabe. #2. aspaldiko zorramikel irizar ¦ 2010-07-30 ¦ 12:11Ez da oraingoxe kontua, hain zuzen EAJ Lurralde Historikoen legea zela-eta apurtu baitzen. Jaurlaritza zenbateraino indartu ala Aldundien osagarri utzi, hor ibili zen eztabaida. Eta azkenean foralistek irabazi zuten, Arabak Bizkaiak adina legebiltzarkide bidaltzen ditu Gasteiza. #3. Kopiatu zuzen (copy right)Ignazio Txalupategi ¦ 2010-08-06 ¦ 12:49
Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoherri-administrazioak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|