|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Botilaratutako uraren auzia© cc-by-sa Mikel Iturria / Harrikadak ¦ 2010-07-28 ¦ 11:04 ¦ gastronomiaZergatik ez edan iturriko ura? Pasa den astean oso erreportaje interesgarria irakurri nuen El País egunkarian. Negocio redondo: agua y en botella artikulua sinatu zuen Lola Huete Machado kazetariak. Ahaztuta neukan hemen aipatu nahi nuela, baina duela gutxi gogoratu naiz berarekin.
Kazetariak Annie Leonard-en The story of bottled water bideoa aipatzen zuen testuan. Hona hemen gaztelaniazko azpitituluekin. Bederatzi minutu eskaseko iraupena du, baina adi-adi irakurri eta entzun behar da. Hueteren erreportajean webgune gehiago aipatzen dira, baina ez dago inolako loturarik. Adibidez,Journée sans bouteilles, Kanadan gauzatutako iniziatibaren webgunea. Botilaratutako urik ez duzula edango sinatzeko prest? Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Mikel Iturria / Harrikadak Erantzunak#1. Re: Botilaratutako uraren auzialeire narbaiza ¦ 2010-07-28 ¦ 11:23Hemen edozein jatetxetara joaten garenean eta ura edan nahi badugu, botilako ura ateratzen digute. Frantziako estatuan, edonora joanda ere, txorroko ura duen botila jartzen dute mahai gainean, gatzontziarekin batera. Izendun ura nahi izanez gero, eskatu egin behar. #2. Re: Botilaratutako uraren auziaEdorta Agirre ¦ 2010-07-28 ¦ 11:36Ene ustez, fenomeno snob horretan bi indarrak ados jarri dira: bezeroak osasun perfektua nahi du (erretzaile bada ere) eta horixe bermatuko omen dio botilako urak, alkoholik gabeko garagardoak, marka ezaguneko bio-jogurtak, halako margarina light desoxidatzaileak, neskafe biologikoak, eko-surimi ezin garestiagoak eta hiltegiko zabor guztien kondarrekin osaturiko hanburgesa probiotikoak. Fabrikatzaile edo ostalaria, berriz, konforme: to ura, to jaki jangaitz ezin prozesatuagoak urre prezioan, diru gabeziak sendatuko zaituelako (edo "... kateak itsusiak baitira hilotzaren gorputzean"). #3. Re: Botilaratutako uraren auzialoveof74 ¦ 2010-07-28 ¦ 11:37Bai, egin zuten. Baina badakizu, paperetan agertu ondoren, akabo. Ez dute asko bultzatu, ez. Tabernetako lobby-a handiaren errua?. #4. Re: Botilaratutako uraren auziaLuistxo Fernandez ¦ 2010-07-28 ¦ 11:38Botilak ebitatzea bada kontua, botilaratutako edari guztiak izango dira kaltegarri ezta? ze Mirinda edo Carlsberg ekoiztea ez da ba Altzolako ura ekoiztea baino ekologikoago izango? Eta egarria kentzeko, ura onena. Horri uko egingo diozula sinatzeko prest, Iturri? Bestalde, bideoan diote gusto neurketetan gehienek kanillako ura nahiago dutela botilakoaren aurretik. Gehienek hala esaten badute, konforme. Baina nik ez, nik ez dut hori uste; gutxiengokoa izango naiz, baina naizen bezala naiz. Nik duda barik esaten dizut dastamenak gidatuta nahiago dudala botilakoa kanillakoa baino, eta igarri egiten dudala, Eibarren edo Donostian, noiz den grifokoa. Eta horregatik erosten dut. Plastiko gutxiago gastatzearren, 5 edo 8 litroko ontziak gehienetan. Botila hutsa poto horian uzten dut beti, gero handik Indiara bidaltzen ote duten (bideoan esaten duten bezala), ba ez dakit, baina espero dut ezetz. Igual galdetuko diet Twitterren Atez Atekoei, asko dakite eta prestuak baitira erantzuten (Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz, berba politak bai baina ez du erantzunik ematen Twitterren hala agindu arren). #5. Re: Botilaratutako uraren auzialeire narbaiza ¦ 2010-07-28 ¦ 12:05Luistxo, zuk esan duzu: "Botilak ebitatzea bada kontua, botilaratutako edari guztiak izango dira kaltegarri ezta? ze Mirinda edo Carlsberg ekoiztea ez da ba Altzolako ura ekoiztea baino ekologikoago izango?" #6. Urkuzuko uraMikel Liz. ¦ 2010-07-28 ¦ 12:37Luistxo, eta Urkuzuko ura edo botilakoa, zein nahiago? #7. Plastikozko botilen berrerabiltzeko era batflap ¦ 2010-07-28 ¦ 12:45Leriek dio gaur egun botila guztiak erabilera bakarrekoak direla...ba ez pentsa... jendeak erabilera alternatibak aurkitu ditu plastikozko botilentzat behintzat... Hona hemen adibide bitxi eta dibertigarri bat: Urezko koheteak #8. Re: Botilaratutako uraren auziaNahiaetaezina ¦ 2010-07-28 ¦ 12:53Kaixo! Luistxo, ez dakit Donostiakoarekin zehazki zer egiten duten baina badakit Hernanikoa behintzat Urnietara eramaten dutela. KOntua edozein ontzirekin gutxitzen saiatzea dela iruditzen zait niri, eta uraren kasuan baso bat ur edo jarra bat eskatzea da kontua. Duela urte batzuk arazorik gabe ateratzen zizuten ia toki guztietan jarra bat ur, orain gutxi ikusten dira... #9. Re: Urkuzuko uraLuistxo Fernandez ¦ 2010-07-28 ¦ 12:54Urkuzukoa. 15 urte bete nituen arte edo, Eibarko etxean Araneko edo Urkuzuko iturrietako ura eraten genuen, ez besterik. Makina bat biaje eginda nago marmitekin etxetik. 1982ko ufaletan gogoan daukat zelan Urkuzua osorik egon zen txokolate koloreko ur lokaztuarekin estalita, eta ufalaren nibela iritsi zen Urkuzuko iturriko txorrotik 10 bat zentimetrora; baina handik, txorro horretatik, ur garden gardena zetorren, betiko indarrarekin, eta kanillakoan ez daukan gustoarekin. @leire & @loveof74: Donostiako pitxar horrena tontakeria galanta zen ze kobratu egiten zizuten! Erretiratu dituzten ez dakit, baina ETBko Kalifornia programan badaukate bat oraindik eta erabiltzen dute. Han izan nintzen maiatzean, eta kontua da Luis Mendizabal aurkezleak gonbidatzen zaituela zerbait edatera eta berak gauza bera eskatzen duela. Nik ura eskatu nuen, baina jakin izan banu kanillakoa eman behar zidatela ontzi horretan, tequila eskatuko nukeen! #10. Re: Botilaratutako uraren auziaIñigo Arandia ¦ 2010-07-28 ¦ 12:58Botila guztiak dira kaltegarriak, baina niri etxeko txorrotan ez zait ez zerbezarik ez eta Mirindarik ateratzen, ura bai ordea. #11. Re: Botilaratutako uraren auziaoier ¦ 2010-07-28 ¦ 13:26Ur botilekin ez al dituzte polarrak egiten? #12. Re: Botilaratutako uraren auziaLuistxo ¦ 2010-07-28 ¦ 14:06@Arandia: zure konparazioak ez du balio. Nik dastamenaren argudioa bota dut, eta zuk erosotasunagatik kutsatzen duenarekin lotu duzu hori. Erosotasunagatik balitz, kanillakoa hartuko nuke! #13. Re: Botilaratutako uraren auzialeire narbaiza ¦ 2010-07-28 ¦ 14:18Luistxo, Frantzia ez dute kobratzen txorroko ura. Horregatik pentsatu nuen Donostiakoa ideia ona zela! #14. Re: Botilaratutako uraren auziaIñigo Fernandez Ostolaza ¦ 2010-07-28 ¦ 14:39Ni ez naiz aditua kontu honetan, baina kezkatuta nauka aspaldi. Botila horiek guztiak ekoizteko, petroleoa (plastikoa); botila horiek guztiak garraiatzeko, petroleoa (gasoila); eta inork ez du bermatzen haien birziklapena (zaborra). Zorionez edateko ona den ura bazter guztietan daukagun munduko bazter honetan, kontsumo ohitura txar bat geureganatzen eta zabaltzen ari gara zoritxarrez. Eta azkenean jokoan dagoena oso kontu kezkagarria da gainera: ura erosteko joerak gora egin badu, eta ondorioz, iturriko uretik aldetzen baldin bagara, etxeetan jasotzen dugun uraren kudeaketan inbertitzeari uzteko presioak eta tentazioak izango dira laster. Hemen idatzi nuen orain gutxi: Batzuek gai komertzial gisa ikusten dute ura, eta egunerokoan ura erosten eduki nahi gaituzte (dagoeneko farmazia-industriak baino irabazi gehiago mugitzen omen dituen merkatuan). Beste askok, aldiz, gehien-gehienok seguru asko, bizitzeko eskubidearekin lotzen dugun ondasun sozialtzat daukagu ura. Estatuek kudeatzen zutena multinazionalek modu askean salerosiko al dute?… #15. Re: Botilaratutako uraren auziaIñigo Arandia ¦ 2010-07-28 ¦ 14:40@luistxo Ados, ez da adibiderik hoberena. Inspirazioa lehengeo argumentoarekin amaitu zait. #16. Re: Botilaratutako uraren auziaIñaki Olano ¦ 2010-07-28 ¦ 18:04Ur-Zapore kontutan ez naiz sartuko. Oso kontu pertsonal eta norbanakoa, intransferiblea aizue... alla kuidaos, argudio horrekin konformatzen zaretenok bertan goxo, on egin. Bada ordea denontzat kaltegarri den aurreragoko konturik, eztabaidatu nahi bada behinipein. Begiak itxi nahi dituenarentzat deus ez kezkagarri: "Plastikolandia"z batere axolarik ez duenari gonbitea egingo nioke datorren udan Zumaitik Debara bitarteko labarrak garbitzera etortzeko. Gezurra dirudi ... plastiko botilak birziklatzen omen diren honetan iaz metro t'erdi kuboko 100 poltsa handi atera zituzten helikoperoz, eta aurten ere ikustekoa da han zer bildu den dozenaka bolondresen artean, neroni lekuko. Edo Oria ibaiari bistaizoa bota Lasarte-Andoain bitartean... Ur-emari urriak azpian dagoena bistaratzen duenean. Nazkagarria da. Baina tira, plastikoa polita eta "guai" dela denok konbentzitzea izango da kontua. #17. Re: Botilaratutako uraren auziainma errea ¦ 2010-07-30 ¦ 10:36Ura txorrotatik ala botilatik? Eztabaida honetan, beste bide bat (slternatiboa) proposatzera nator: iragazkiak. Txorrotako ura printzipioz ez da txarra, baina ez da erabat ona ere (niri, adibidez, kloroak ez dit batere onik egiten, eta kloro piloa dauka txorrotako urak...). Baina botilako ura erabiltzearekin ere ez nago konforme (aitortzen dut lanean hori erabiltzen dudala, oraindik , aukera alternatiboren bat hartzekotan nabilela...), eman diren arrazoiengatik. Etxean, iragazkiaren bidetik jo dugu. Interneten bidez erosi dugu aparailua (99 euro aparailua + urtebeterako iragazkia, eta 35 bat euro, urtebeteko iragazkia), Terra.org gunean, eta oso ongi funtzionatzen du (guk txorrotaren parean paratzen dena hartu dugu, baina badago beste bat, harraskaren azpian jartzeko modukoa). Urte baterako iragazkia du aparailuak. Edateko eta kozinatzeko, hortik hartzen dugu ura, garbitzeko, berriz, ur arrunta (aparailuak horretarako aukera ematen baitu). Badira beste iragazki-mota batzuk ere, hortik zehar, baina nik probatu dudanaz besterik ezin dut hitz egin... #18. Eau de ParisMikel Liz. ¦ 2010-09-27 ¦ 20:28Parisen gasdun ura ematen duen iturri bat jarri behar dute martxan. Helburua, plastikozko botilen kontsumoa murriztea. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagogastronomia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|