Interneteko albistegia

Ai, kantariak gutxixeago mugitzen ziren garai haiek!

Sustatu.com | 2010-07-30 : 08:07

Benetan irabazi du emakumezko kantari estatubatuarren sentsualitateak, gimnasia gehiago eginagatik?

Goiko bi bideoetan, Eartha Kitt C'est Si Bon kantatzen 1962an, eta 2010. urteko Lady Gaga eta Beyonce-ren hit ustez eskandalugarria.

Beste adibide pare bat. Berriro Beyonce bere korista parearekin All the Single Ladies kantatzen, eta beherago, The Supremes, Where did our love go.

Diana Ross eta bere lagunak gutxiago mugitzen dira, duda izpirik gabe, baina akaso ez ote zaizue hori erakargarriagoa iruditzen?

Erantzunak

BAT - Behiontzeren Aldeko Taldea | 2010-07-30 : 08:47 | #1

BAT-Behiontzeren Aldeko Taldetik gure harridura eta haserrea besterik ezin dugu adierazi SUSTATUk gai honi eman dion trataera dela eta.

Beste behin ere, Behiontzek brigada mediatikoaren eraso zentzugabe eta deitoragarriari egin behar dio aurre, bere figura euskaldunon artean desakreditatzeko kanpaina mediatiko krudelaren testuinguruan.

BATetik gure elkartasuna adierazi nahi diogu Aldaka-Oh!ko izarrari, eta argi utzi nahi diogu ez dagoela bakarrik, eta euskaldunok maite dugula, Sustatuk zernahi esaten duela ere!

Behiontzerenak gara, orain eta beti!

josseba | 2010-07-30 : 09:03 | #2

Lehenengo eta behin, argi gera dadila ez naizena BAT taldeko kidea, ezta jarraitzailea ere (batek daki Audientzia naziolanak gai honetaz zer ebatziko ote duen...).

Baina Beyonce (Behiontze Euskal Herrian), ikutu ere ez!

Abeslari paregabe honen deitoratzaileak konbentzitzeko, entzun ezazue "If i were a boy" abestia. Nik ez dakit bideoak hemen ezkegitzen, baina youtuben duzue bideoa, helbide honetan.

Hori kanta hori, hori ahotsa, hori abesteko manera!

Gure aitak ere Diana Ross zuen gustoko.

asier | 2010-07-30 : 09:40 | #3

Goiko albiste horrek azalpen bakarra dauka: Sustatuko editoreak adinean gora doazela!

Behiontze 3 - Ross 0.

Goleada!!!

Joseba E. | 2010-07-30 : 12:11 | #4

Ba ni guztiz "zaharkitua" nago. Niretzat sentsualitatearen adibide bat hauxe da:

Inork horrela kantatuz gero... Enfin.

Sustatu | 2010-08-02 : 10:53 | #5

Beyonceren eta Lady Gagaren mugimenduak apreziatzeko, balio dute halaber Joxe Rojas Teknopatak egindako mix gogoangarriek.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Behiontze eta Lady Mama | Erabiltzailea: joxe


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Kupela by Beyonce | Erabiltzailea: joxe

Teknopatarenean: Kupela / Lady Mama eta Behiontze

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu