Itzuli orri nagusira Bidali hau

Kosovoren ondoren, Euskal Herria (Jack Bauerren munduan, bederen)

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-07-27 ¦ 08:16 ¦ politika

Unai Morazak detektatu du. 24 telesaileko 8. denboraldian, Nazio Batuen egoitzara doa Jack Bauer super-agentea, eta han zer topatuko estatu subiranoen banderen artean? Ikurrina, bai horixe.

Publizitatea

24

24

Mende honetako AEBetako telesail ezagunenetako bat da 24 (ikus Wikipedia). 2001. urtean hasi ziren ematen, eta 8. denboraldia amaitzearekin, aurtengo maiatzean hain zuzen ere, utzi diote egiteari (betiko, ematen duenez).

Gaia sinplea da: Terrorista gaiztoak, beti AEBak kaltetu nahian; eta haien kontra borrokan, supergizon trazak dituen Jack Bauer agente nekaezin eta errukigabea (Kiefer Sutherland aktorea). Baina telesailaren egitura originala da, eta indarra ematen dio atal bakoitzari: denboraldi bakoitza 24 atalez osatzen da, eta egun oso bateko 24 orduko jarduna erakusten du, denbora errealean balitz bezala. Hau da, denboraldi bat asteazkeneko goizeko 10.00etan hasi bada, lehen kapituluak 11.00ak arte gertatzen dena kontatzen du, eta juxtu 11.00etan hasten da bigarrena. Denboraldi osoa, ostegun goizeko 10.00etan amaituko da.

Zortzigarren denboraldia New York hirian gertatzen da osoki, eta ikurrina agertzen den unea 23. ordu/atalean da, amaieratik gertu beraz, Unai Morazaren arabera.

Kosovo eta gu

Kosovoren independentzia aldarrikapena ez dela nazioarteko legediaren aurkakoa ebatzi zuen joan den astean Hagako Nazioarteko Auzitegiak.

Horrek ekarri du ohiko eztabaida, ea kasuak konpara daitezkeen ala ez. Euskal abertzaleentzat, pozgarria eta erreferentzia balekoa da; besteentzat, nonbait ez da erreferentzia. Euskal blogari pare baten ikuspegia hemen:

  • "Amatiņo.":http://eibar.org/blogak/amatino/archive/2010/07/24/kosovoren-adibidea-ez-da-eredu
  • Anjel Lertxundi.

Kataluniatik, Vicent Partal Vilawebeko zuzendariak bere analisi propioa egin du, eta sententziaren muinari erreparatu dio, bereziki:

  • Lurralde-batasunaren printzipioa, estatu baten mugak ukiezinak direna dioena, estatuen arteko harremanei dagokie, eta ez da aplikatzekoa independentzia aldarrikapenetan (dokumentuko 80. puntua)
  • Ebazpenaren testuak ez dio bakarrik Kosovori erreferentzia egiten, eta plurala darabil "independentzia adierazpenak" aipatzeko. Dokumentuko 84. puntua, jarraian transkribatu duguna:

84. For the reasons already given, the Court considers that general international law contains no applicable prohibition of declarations of independence. (emandako arrazoiengatik, Auzitegiak ebazten du ez dagoela nazioarteko lege orokorrik non independetzia adierazpenen debekurik dagoen).

Hagako Auzitegiaren sententzia osoa hemen, ingelesez.

JackBauerIkurrina.jpg 23KB (23658 byte)

Erantzunak

#1. Re: Kosovoren ondoren, Euskal Herria (Jack Bauerren munduan, bederen)

Unai ¦ 2010-07-27 ¦ 08:48

Atala seriesyonkis.com atarian ikus daiteke , ikurriņarena 36:10 minututik aurrera gertatzen da.

Denboraldi hau ikusi ez baduzue, SPOLIER bat dago hemen:

Auto horretan Errusiako presidentea dago, NBEra sartzen. Bertan USAko eta Errepublika Islamiar bateko presidenteak daude, bake-akordioa sinatzeko.

#2. Re: Kosovoren ondoren, Euskal Herria (Jack Bauerren munduan, bederen)

Josu ¦ 2010-07-29 ¦ 18:30

Hemen bideoa:

#3. Re: Kosovoren ondoren, Euskal Herria (Jack Bauerren munduan, bederen)

zein da? ¦ 2010-07-30 ¦ 08:43

Twiterren dio Grezia eta kanadaren ondorengoa dela, baina nik uste dut hurrengoa dela ez?
zein da ikurrina, ez dut ondo ikusten

#4. Re: Kosovoren ondoren, Euskal Herria (Jack Bauerren munduan, bederen)

Sustatu ¦ 2010-07-30 ¦ 08:57

FormulaTV webgunean ere atera dute albistea eta irudia eta argazkia ukitu dute elipse argiago batean ikurrina ikusi dadin. Adi: Kanadakoa, hurrengo beste bat (ez dakigu zein), eta gero Ikurriņa.

#5. Re: Kosovoren ondoren, Euskal Herria (Jack Bauerren munduan, bederen)

eup! ¦ 2010-07-30 ¦ 12:48

Kanadako banderaren eta Ikurriņaren arteko bandera Txilekoa da.

#6. Re: Kosovoren ondoren, Euskal Herria (Jack Bauerren munduan, bederen)

Garikoitz Knörr ¦ 2010-07-30 ¦ 15:51

Bai, Txilekoa da. Eta, bide batez, apustu egingo nuke ikurrinaren ondorengoa Eskoziakoa dela, Royal Standard of Scotland delakoa hain zuzen ere. (Oharra: Kiefer Sutherland, kanadarra izan arren, eskoziarra da etorkiz.)

#7. Fox kateko beste telesail batean ere ikurrina agertu da

Sustatu ¦ 2010-09-16 ¦ 09:14

Argazkiak.org webgunera erabiltzaile batek igotako irudietan ikusten denez. Fox katearen beste telesail batean ere azaldu da ikurrina. Etxeko egongogela dotore apaintzen, kasu honetan.

Ez dakigu zein den telesaila, baina pantaila-irudian ikusten denagatik (1x06) ematen du, estreinako lehen denboraldiko 6. atalean dela irudi hau. Baina zein da telesaila? Lagundu identifikatzen.


Argazkiak.org | Ikurrina berriro FOXen © cc-by-sa: merkurio


Argazkiak.org | 24:36 © cc-by-sa: merkurio

#8. Re: Kosovoren ondoren, Euskal Herria (Jack Bauerren munduan, bederen)

Iker ¦ 2010-09-16 ¦ 10:51

Nik esango nuke Sextan ematen duten 'Sin identificar' seriea dela... ez nago ziur baina protagonista Christian Slater dela ikusirik, hori dela esango nuke...

#9. Re: Kosovoren ondoren, Euskal Herria (Jack Bauerren munduan, bederen)

hOOntza ¦ 2010-09-16 ¦ 10:55

"The Forgotten" telesaila izan daiteke ("Sin identificar" gaztelerazko bertsioan). Protagonista Christian Slater da:

#10. Ikurrina, The Forgotten telesail amerikarrean

Sustatu ¦ 2010-09-16 ¦ 15:59

Bai, duda barik arrazoia duzue Iker eta H00ntza. The Forgotten da telesail hau.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz