Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskal Selekzioaren ereserkiaz

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-07-22 ¦ 10:43 ¦ kirola

Euskal selekzioen alde Gozategik egindako abesti edo ereserkia ez zaio asko gustatu Oier Gorosabel blogariari. Diaporama barregarri bat grabatu du zergatiak komentatzeko. Internazionala eta Espainiako eta Mexikoko ereserkiak ere entzungai bertan.

Erref.: Euskal Selekzioaren ereserkiaz (eibar.org)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Euskal Selekzioaren ereserkiaz

Teketen ¦ 2010-07-22 ¦ 11:24

BacalHau lanean ari da bere himnoa asmatzen. Euskal (bere hartu nahi duten) saregileen himnoa, behintzat BacalHau irlako saregileen ereserkia izango da. Momentuz estribiloa bakarrik du... laster informazio gehiago

#2. Re: Euskal Selekzioaren ereserkiaz

Juan Vélez ¦ 2010-07-22 ¦ 13:33

Barkatu baina errusieraz entzuten den kanta ez da Sobietar Batasuneko Erserkia, Internazionala baizik.

Ereserkiaren Armada Gorriak eindako bertsio bat entzuteko klik hemen

#3. Re: Euskal Selekzioaren ereserkiaz

Sustatu ¦ 2010-07-22 ¦ 14:37

Arrazoi duzu, Juan, zuzendu dugu. Mila esker abisuagatik.

#4. Re: Euskal Selekzioaren ereserkiaz

Teketen ¦ 2010-07-22 ¦ 16:55

Internazionala 1922-1944 urte bitartean Sobietar Batasuneko ereserkia izan zen. Beraz, aurrekoa ere ondo zegoen. Informazio gehiago

#5. Re: Euskal Selekzioaren ereserkiaz

Iker Gurrutxaga Zubimendi ¦ 2010-07-22 ¦ 21:09

Oierren blogean idatzi dudana errepikatuko dizuet: Lehenik eta behin, hau ez da euskal selekzioaren ereserkia. Hau selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko kantua baino ez da. Niri gustatzen ez zaidan arren, "Euzko abendaren eresekija" erabiltzen dute gure selekzioren batek jokatzen duen bakoitzean, Sabino Aranak bere garaian egin zuena alegia. Hori bada ereserki serioago bat.

#6. Re: Euskal Selekzioaren ereserkiaz

Juan Vélez ¦ 2010-07-23 ¦ 11:51

Egia da Teketen, nik bakarrik esan nahi nuen Sustatuk hasieran jarritako albistean Internazionala ez zela aipatzen.

#7. Re: Euskal Selekzioaren ereserkiaz

Juan Luis Fernández Gutiérrez ¦ 2010-07-28 ¦ 23:29

Tira, neri himnoen kontu hauek ez zaizkit askorik axola. Nere iritzia, hortaz, estetikoa izanen da. Uste dut behin bota zuela Andoni Egañak Euskal Herrirako himnorik hoberena Xabier Leteren 'Xalbadorren heriotzean' kantak behar zuela izan. Bat nator Egañarekin.

Bertzenaz, hortxe dago Iparragirreren 'Gernikako arbola'.

Aranak sorturikoari arazo larri bat ikusten diot: alderdi politiko jakin batena da soilki. Eta, gainera, darabilen 'hizkuntza' ez da euskara.

#8. Re: Euskal Selekzioaren ereserkiaz

Juan Luis Fernández Gutiérrez ¦ 2010-07-28 ¦ 23:40

Bertze gauza bat, lehen atzendu zaidana: zergatik izan behar dute himnoek hitzik?, zergatik ez hautatu musika bertzerik ez daukan himno bat?

Horretarako aukerarik egokiena hauxe dateke Euskal Herriaren kasuan: Henry Wilkinsonek jaso eta Londresen argitaratu zuen 'National Hymn of Navarre' delakoa.

Hitzik gabeko himnoen abantaila garbi-garbia da: ez da eztabaidarik sortzen hitzen hizkuntza zein den hautatzeko unean.

#9. Re: Euskal Selekzioaren ereserkiaz

Mikel Liz. ¦ 2010-07-29 ¦ 00:31

Juan Luisen azken iritziarekin bat nator. Musika besterik ez daukaten ereserkiak politak dira ere. Ohiko txunta-txuntaz gain, begira Argentinako ereserkia nola "abestu" zuten Mundialean:

#10. Re: Euskal Selekzioaren ereserkiaz

Juan Etxenike ¦ 2010-08-02 ¦ 23:12

Mexikoko erreserkia aipatzen dugun honetan honako bideoa aurkitu det

http://www.youtube.com/watch?v=mnB4yp-s47k

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Tropeltxoa Tourrean!

Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker.

Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker!

 

 Nabigatu euskaraz