Itzuli orri nagusira Bidali hau

Getxophoto 2010

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-08-28 ¦ 09:13 ¦ argazkia

Getxophoto 2010 Nazioarteko Argazkigintza Jaialdia irailaren 2an hasiko da Martin Parr argazkilari ingelesaren partaidetzarekin.

Getxophotok herritarrei begirada desberdinak hurbildu nahi dizkio eta ez soilik argazkiak kokatu arte lana gisa behatuak izateko, emozioak sortu nahi ditu beraien inguruan: konplizitatea, zalantzak, imajina eta jendearen arteko lotura, auzotarrak eta bisitariak.

Erref.: Getxophoto 2010 (getxophoto.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Getxophoto 2010

Jon Lazkano ¦ 2010-08-28 ¦ 13:54

Getxophoto diru publiko pila bat xahutzen duen proiektu snob eta elitista da. Webgunean "jaialdi" deitzen duten kultur jarduera pasiboak ez du loturarik herriko elkarteekin, bai, ordea, Tamarises edo Camper bezalako enpresa pribatuekin. Gero, gehiegizko diru xahutzea justifikatzeko arrakastaz eta zero ugariko partaidetzez hitz egiten dute; irudiok kalean daudela jakinda, gustura izango nuke partaide kopurua neurtzeko sistemaren berri.

Publizitate-zabalkunde handia izan arren, Getxophoto beharrean Sestaophoto izena izan lezake berdin-berdin, gure udalerriko paraje ederrez baliatzeaz gain, ezer gutxi egiten baitu herritarrak, herriko erakundeak eta herria bera gai bihurtzeko. Finean, Algorta, Areeta, Erromo eta gainerakoak atzerriko argazkilari ustez ezagunen (euren arloan ezagunak izango diren ustean) argazkien marko, euskarri edo soporte hutsak besterik ez dira.

Dena den, nik ez diot proiektu hau egin behar ez denik, baina ziur nago argazkigintza sustatzeko modu merkeago eta herrikoiagoak asma ditzakeela Patrikandi... epa... Begihandi elkarteak.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz