|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Supermerkatuetan legez kanpo arrantzatutako arraina egon daitekeela salatu du Greenpeacek© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-07-22 ¦ 09:50 ¦ gastronomiaGreenpeacek salatu duenez, arraina supermerkatuetara legez kanpoko arrantza egiten duten ontzietatik iristeko arriskua dago. Grupo Albacora S.A. enpresari 5 milioi dolarreko isuna jarri zioten berriki, eta talde horren kide da Salica Industria Alimentaria S.A., besteak beste El Corte Inglés, Alcampo, Eroski eta LIDL supermerkatuei arraina saltzen dien enpresa. Erref.: Supermerkatuetan legez kanpo arrantzatutako arraina egon daitekeela salatu du Greenpeacek (greenpeaceblong.wordpress.com) Erantzunak#1. Re: Supermerkatuetan legez kanpo arrantzatutako arraina egon daitekeela salatu du GreenpeacekPasaiatik ¦ 2010-07-22 ¦ 19:04Atunaren arrantzaren inguruan gertatzen ari dena lotsagarria da. Euskaldunak arrantzale herria izan garelako, eta etorkizunean ere horrela izaten jarraitzea nahi dugulako, justifikatzen dugu munduan zehar egiten ari garena. Somalia aldean Alakrana sekuestratu zutenean komunikabide guztietan zalaparta ederra sortu zen gure arrantzaleak zirelako. Oraindik ez dut hemengo komunikabideetan atunaren arrantzaren inguruan mugitzen denari inguruan fundamentuzko azterketarik aurkitu. Ni ez naiz kazetaria baina lanerako gogoa duen kazetariren batek komentario hau irakurtzen badu lanean hasteko ari mutur batzuk utziko dizkiot: -Munduan zehar dabiltzan atun-ontzietan zenbat dira euskal arrantzaleak? Zer dira: patroi ala marinel? Ontzi berean doazen senegaldar, peruar edo indonesiarren aldean zenbat irabazten dute? -Albacora S.A nongoa da: euskalduna, espainiarra, multinazionala? -Bermeokoak omen diren enpresak zergatik dituzte komenientziazko bandera duten ontziak? Zergatik daukate horietako enpresa batzuk egoitza Belice bezalako paradisu fiskaletan ? -Arrantzatzen den atun guztia deklaratzen al da? Zer egiten dute Atlantiko hegoaldean arrantzontzietatik arraina itsasoan kargatu zain dauden zamaontzi-izozkailuak? Arrantzaren negozioak mugitzen duen diru kopurua oso handia da. Kopuru horretatik euskal (Bermeoko) arrantzaleek poltsikoratzen dutena hutsaren hurrengoa da eta ezin dugu inolaz ere arrantzale horien soldataren aitzakian gertatzen ari dena justifikatu. Arrantzale horiei etorkizuna bermatu behar zaie, baina badaude moduak horren urrutira joan beharrik gabe. Ezin dugu arrantza modu kapitalista, esplotatzaile eta pirata hau babesten jarraitu. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagogastronomia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|