|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Armiarmaren azpian© cc-by-sa josu barandiaran ¦ 2010-07-22 ¦ 07:34 ¦ argazkiaGuggenheimeko armiarmaren azpian, 360ēko argazki bat. Ekin saguarekin irudiaren gainean, eta scroll gurpilarekin ere bai. Lehengoan Bilbon negoela kamara hartu eta ibiltzera joan nintzen goizeko orduetan.Guggenheimeren aurrean ikusi nuen nire argazkia. Azken bolada honetan 360ēko argazkiak egiten aritu naiz eta armiarma ikusi bezain pronto konturatu nintzen bere azpian egin nezakeela zerbait. Argazkiak egin eta gero ordenadorearekin burrukatzen aritu nintzen akats guztiak zuzentzen (zer edo zer zuzentzeko gelditu bada ere) gustora gelditu arte. Pantaila osoan ikusteko egin klik hemen. IMG_450719.swf 1961KB (2008832 byte) Erantzunak#2. Re: Armiarmaren azpianNekane ¦ 2010-07-22 ¦ 13:59Oso polita!! Nire ondoko batek esanda: ke pasada!! #3. Pedagogia pixka bat mesedez!Eli ¦ 2010-07-22 ¦ 15:39Ederra benetan, Josu. Zeuk ere badakizu. Baina merezitako harrotasunez erakusteaz gain, ondo legoke erakutsiko bazenu nola egiten diren halakoak. #4. Re: Armiarmaren azpianAittor ¦ 2010-07-22 ¦ 16:09Etxeko txikiak buelta eta buelta ari dira armiarman zehar. Zorionak, Josu! #5. Re: Armiarmaren azpianjosu barandiaran ¦ 2010-07-22 ¦ 22:27Egia esan txiripaz atera zen ondo argazkia. Tripoderik gabe atera nintzen etxetik eta armiarmaren azpian #6. Re: Armiarmaren azpianeli ¦ 2010-07-23 ¦ 09:13Eskerrik asko argibideengatik, Josu. #7. Re: Armiarmaren azpianIker.- ¦ 2010-07-23 ¦ 12:55Mundiala! Nik ere aspaldidanik nahi izan dut horrelako panoramikak egin, baina ez nekien zein programa ziren beharrezkoak. Lortu dududan gauza bakarra da 360 gradutako jpg edo tiff luze bat, baina ez bertatik nabigatzea posible den irudi bat. Eskerrik asko azalpenengatik eta zorionak, panoramika bikaina baita! #8. Re: Armiarmaren azpianTxopi ¦ 2010-07-23 ¦ 14:48360 graduko argazki gehiago 360Cities.net webgunean: Bilboko armiarmara gauez, Butroiko gaztelua, Donostiko Urgull mendia, Bidarteko eliza, Iruņeako San Frnatzisko enparantza eta Euskal Herriko beste hamaika txoko. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|