Itzuli orri nagusira Bidali hau

"Batekmila - Euskal munduak" erakusketa ibiltaria sarean

© cc-by-sa  Jakes Larre - Euskal kultur erakundea ¦ 2010-08-20 ¦ 10:04 ¦ kultura

Iparraldeko Euskal kultur erakundeak 2007an ekoiztu zuen "Batekmila - Euskal munduak" erakusketa ibiltariaren edukiak sarean daude orain. Euskal kultura eta nortasuna ardatz duten entzun-ikusak (bideoak, soinuak, argazkiak...) bost hizkuntzatako www.batekmila.net webgunean kontsultagarri dira.

Publizitatea

Nabarmentzeko edukien artean www.batekmila.net gunean: Hasier Etxeberriak zuzendu "11 zubi" bideoa (ikus ondotik), Chillidari eta Oteizari buruzko dokumentalak, gazte-sorkuntzak ("Burp", BAB arte eskolako ikasleenak...), Rio Platense I eta II (Uruguai/Argentina) dokumentalak ... Ahantzi gabe munduan gaindi bildu bideo-lekukotasun ezberdin anitz..

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz