Itzuli orri nagusira Bidali hau

On Apetit, Jatetxeetan zerbait eskatu aurretik platerean ikusteko sistema

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-07-26 ¦ 08:52 ¦ gastronomia

Tecnalia enpresaren proiektu bat da On Apetit. Jatetxe batean janaria eskatu aurretik, bideo proiekzio baten bidez ikus dezakezu zein itxura izango duen janariak zure planterean.

Erref.: On Apetit, Jatetxeetan zerbait eskatu aurretik platerean ikusteko sistema (aritzftp.netau.net)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Gezurrezko janaria Japonian

Mikel Liz. ¦ 2010-07-26 ¦ 10:21

Sistema errazagoa darabilte Japonian janariak duen itxura ikusteko: plastikozko erreplikak. Jatetxe ugarik mahaitxo batean edota leihoan jartzen dituzte plastikozko plater hauek. Turista atzerritarrontzat ere erabilgarria da menua japonieraz soilik badago. Wikipedian artikulua ingelesez. Bideo honetan plater hauek nolakoak diren ikus dezakegu:

Eta beste honetan nola egiten den plastikozko janaria, adibidez letxuga bat:

#2. Re: Gezurrezko janaria Japonian

Luistxo ¦ 2010-07-26 ¦ 10:31

Ba bai, Mikelek bezala nik ere uste dut Japoniako sistema errazagoa dela. Eta benetan praktikoa suertatzen da, hara oporretara bazoaz.

Wikipediako artikulu horretatik irudia:


Jabetza publikokoa: Lombroso / Wikipedia

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz