|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Donostiako saihesbidea OSMn beste mapetan baino lehenago© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-07-15 ¦ 07:47 ¦ geografiaDonostiako 2. saihesbide berria ireki eta berehala gauzatu zen aldaketa Open Street Mapen hainbat erabiltzaile aktiboren lanari esker, eta errepideetan eragindako aldaketak zerrendatu dituzte Euskalmapan. Argazkian ikusten dira nola dauden OSM eta Googlemaps. Beste mapa batzuren aurrean OSMk duen abantailetako bat da hori: erabiltzaileek aldaketak gertatu ahala islatu ditzazkete mapan, inoren zain egon gabe.
Erref.: Donostiako saihesbidea OSMn beste mapetan baino lehenago (www.euskalmapa.com) Erantzunak#1. Re: Donostiako saihesbidea OSMn beste mapetan baino lehenagojoseba ¦ 2010-07-16 ¦ 12:20Ireki zuten egun berean hasi zen jendea lanean. Nik ere GPSa eraman nuen OSM mapetan bide berria jartzeko intentzioekin, baina igande iluntzean, ordenagailuaren aurrean eseri nintzenean, aurrea hartu zidatela konturatu nintzen. Aurrea hartu zidatenak ere zein izan ziren ikusi ahal izan nuen... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
GeografiaTagzaniaren eskutik, ezagutu Euskalmapa.com, sareko mapa euskaldun eta libre bat OpenStreetMap erabiliz osatzen laguntzeko ekimen bat.
Albiste gehiagogeografia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|