|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Zenbat pertsona izan ziren Bartzelonako manifestazioan?© cc-by-sa Gari Araolaza ¦ 2010-07-12 ¦ 10:17 ¦ politikaMariano Ferrer handiak aspaldi erakutsi zigun manifestazioetara joaten den jendea kontatzea oso erraza dela. Zifren nahastearen gainetik, deigarria egin zait oraingoan nola El Paisek berak dioen 56.000 pertsona izan zirela Bartzelonan. Miloi bat eta erdi ala 56.000?Beste medioetan begiratu besterik ez dago, ematen dituzten zifrak ikusteko. Antolatzaileen iturriak edo Bartzelonako udaltzaingoa iturri moduan hartuta, miloi bat, miloi eta erdi eta horrelako zifrak ematen dituzte ABC, El Mundo eta horrelakoek. Inork ez du neurketa metodoaz hitz egiten. El Paisek aldiz, iturri gisa EFE aipatuz, 56.000 da ematen duen zifra. Baina zifra altua dela esan dute, oso manifestazio gutxitan izaten direlako honelako kopuruak. Lynce enpresaBadirudi EFEk Lynce enpresa kontratatu duela neurketa egiteko. Enpresa honek aireko argazkiak erabiltzen ditu batez ere eta gero ordenagailuak eta eskuzko neurketa konbinatuz kalkulatzen du zenbat pertsona joan den manifestazio batetara. Izan ere sistema zientifiko ugari izango direla iruditzen zait. Ingurune naturaletan animalien populazioak neurtzeko metodoak ikusi izan ditugu dokumentaletan, hegazkinez argazkiak atera eta gero rotuladore batez eskuz kontatzen ikusi izan dugu. Lynce-ren webgunean beste manifestazio batzuetako datuak ikusi daitezke, baita beste datu iturriekin konparatuta ere ( Manifestaciones ) . Hor ikusten da oso normala dela antolatzaileek zifra errealak 10 edo 50 aldiz biderkatzea. Erantzunak#1. Re: Zenbat pertsona izan ziren Bartzelonako manifestazioan?Sustatu ¦ 2010-07-12 ¦ 11:11Lynce enpresak egindako estimazioak ez zaizkie asko gustatu katalan abertzale batzuei. Twitterren, txantxarako, #lyncefacts gako-hitza ari dira erabiltzen agerikoak izan daitezkeen disparateekin kritika egiteko. #2. Re: Zenbat pertsona izan ziren Bartzelonako manifestazioan?Lola ¦ 2010-07-12 ¦ 14:14Ni, manifan izan nintzen, 3 orduz geldirik egon ginen. 56.000 pertsona? #3. Re: Zenbat pertsona izan ziren Bartzelonako manifestazioan?Josu ¦ 2010-07-12 ¦ 20:54Facebookeko ekitaldi baten 29.000 pertsona bertan egon direla esaten... ez dakit, baina niri oso jende gutxi iruditzen zait ikusitako argazkiak ikusita. Agian izango da datu potoloak entzutera ohitu garela... #4. Re: Zenbat pertsona izan ziren Bartzelonako manifestazioan?Doraemon ¦ 2010-07-13 ¦ 10:23Bi aukera: #5. Re: Zenbat pertsona izan ziren Bartzelonako manifestazioan?Inazio Usarralde ¦ 2010-07-14 ¦ 09:15GARAkoek (lehen EGINerako egiten zuten moduan) aspaldi darabilte metodo txukun bat manifestazioetako jendea zenbatzeko. Galde diezaietela eurei! #6. Contrastant taldeko bi kide ohien idatziaMikel Iturria ¦ 2010-07-19 ¦ 18:19Kaixo. Vilaweb-ek aipatu du gaur Contrastant taldeko bi kide ohien artikulua. Ez dut hemen artikuluaren lotura egingo (word bat delako; nik utzitakoan badago lotura bat), baina Miquel Almirall eta Vicent Conca sinatzaileek aipatu dute 2003ko otsailean Bartzelonan Irakeko Gerraren aurka izandako manifestazioan bildutako jendea bildu zela duela egun batzuk egindako mobilizazioan. Orduan, 340.000 lagun zenbatu zituzten. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|