|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskara 2.0 jardunaldiak izango dira EHUko Uda Ikastaroetan© cc-by-sa Ivan Igartua, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza - Koordinaziorako zuzendaria ¦ 2010-07-09 ¦ 14:40 ¦ hizkuntzaDatorren astelehen eta asteartean Euskara 2.0 jardunaldiak izango dira EHUko Uda Ikastaroen baitan. EHUk Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin batera antolatu dituen jardunaldi horien helburua 2.0 izenez bataiatzen dugun mundu birtual horretako joko arau berrietan, eremu urriko hizkuntzek zer paper jokatu behar duten aztertzea da, aukerak eta zailtasunak ebaluatzea eta ondorio batzuk ateratzea. Horretarako esperientzia handiko hizlariak izango dira mahaian, Euskal Herrikoak eta kanpokoak: Jeremy Evas (The Welsh Language Board. Whales. UK), Maite Goņi (Jakintza Ikastola, Ordizia), Gorka Julio (Elurnet. Bilbo), Luis Angel Fernandez Hermana (Citilab. Barcelona) eta Unai Fernández de Betoņo (Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Donostia-San Sebastian. UPV/EHU) Aurten, beste ikastaroekin egiten ari diren moduan, streaming bidezko bideo jarraipena egingo da eta EHUko Uda Ikastaroen historian lehen aldiz, Twitter bidez ere hitzaldiak jarraitu ahal izango da. Twitter bidez mezuak idazteko hashtag edo gakoa honakoa da: #eu20 Erabiltzaile izena berriz hau: @euskara2puntu0 Jardunaldi hauetarako prestatu den ataria: www.euskadi.net/euskara2puntu0 Jardunaldien egitaraua. Erantzunak#1. Re: Euskara 2.0 jardunaldiak izango dira EHUko Uda IkastaroetanEli Pombo, Euskara 2.0 jardunaldien koordinatzailea ¦ 2010-07-09 ¦ 16:00Lotura bat gaizki emanda dago. Jardunaldien informazioa, twitter bidezko jarraipena eta dokumentazio guztia jasotzen duen webgunea ez dago www.euskadi.net/euskara2puntu0 helbidean, baizik eta euskara.euskadi.net atariaren barnean aurki daiteke eta zuzenean sartu nahi izanez gero, hona hemen helbidea forma laburrean emanda: #2. Euskara 2.0 jardunaldia zuzeneanSustatu ¦ 2010-07-12 ¦ 09:38Hasi da Euskara 2.0 jardunaldia Zuzeneko streaming bideo emanaldia hemen: Une honetan "Maite Goņi":http://www.maitego.com ari da hizketan. Galestarra atzeratu egin omen da eta egitaraua apur bat aldatu behar izan dute. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|