Itzuli orri nagusira Bidali hau

Espainiako futbol selekzioa ikusteko pantailak Barakaldon eta Gasteizen

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-07-09 ¦ 08:32 ¦ kirola

Barakaldoko eta Gasteizko Udalek Espainiako selekzioa ikusteko pantaila erraldoiak jarriko dituztela iragarri dute. Gasteizkoa PPren proposamena izan da. Popularrek Bilbon eta Gasteizen egin dute eskaera baina Bilboko Udalak ez du proposamena aintzat hartu, maiatzean Udal Bilkuran erabaki zutelako halakorik ez jartzea.

Publizitatea

Barakaldoko Udalak gaztelaniaz iragarri du bere webgunean pantaila jarriko dutela. Interfazea euskaraz bisitatuta ere, albistea gaztelaniaz bakarrik ageri da. 700 lagunentzako tokia dago Barakaldoko Frontoian eta sarrera doakoa izango da. Gastuak ordaintzeko diru pribatua lortzen saiatuko direla iragarri dute.

Bilbon, berriz, ez da pantailarik egongo. Ez behintzat Udalak antolatuta. Maiatzaren 27an Udalbatzak erabaki zuen pantailarik ez jartzea, eta erabaki hori mantenduko dute, PPk aurkakorik eskatu badu ere. PPko ordezkari Cristina Ruizek dio ez dela politika egitea:

Bilbotarren gehiengoaren nahia asetzea da, aisialdi eta kirol ikuspegi batetik, normaltasun eta naturaltasun osoz. Bilbotar gehienak selekzioarekin daude, Mundiala ikustea eta Espaņa jarraitzea gustatzen zaie eta kontua da Udalak interes horri erantzutea. Ez da politika ez ideologia kontua, baizik eta gehiengoak ospatu eta jarraitu ahal izan ditzala selekzioaren garaipenak askatasun osoz eta kalean, Espainiako gainontzeko tokietan bezala.

Duela bi urte, Alemaniak eta Espainiak partida jokatu zutenean, egon zen pantaila handi bat Bilbon. Baina ez zuen Udalak jarri , *Müller-Dani* alemaniar Athleticzaleen laguntaldeak baizik. Edozela ere, ospakizunak egon ziren Moyua Plazan, Bilbon, Alemaniako selekzioa ikusteko jarritako pantaila aprobetxatuta.

Asteazkeneko partidan ere egon ziren ospakizunak plaza horretan, baina ez hain jendetsuak. El Correok argazki galeria bat ere publikatu du, eta ikusten da duela bi urtekoan baino jende gutxiago dagoela.

Erantzunak

#1. Ermuan ere pantaila erraldoia

Eup! ¦ 2010-07-09 ¦ 11:07

Ermuan ere pantaila erraldoi bat jarriko dute.;

#2. Gasteizen beste erretransmisio bat: Halabedi irratia

Luistxo ¦ 2010-07-09 ¦ 11:34

Gasteizen beste erretransmisio bat iragarri dute, Halabedi irratiak, beren tabernatik bertatik.

Jinglea gaztelaniaz jarri dute, hala izango da erretransmisioa (suposatzen dut). Aldekotasuna berriz, Albako Dukea jarri dutelarik ilustratzeko, ba, ez dakit, ez dakit...

#3. Re: Gasteizen beste erretransmisio bat: Halabedi irratia

Manex Agirre ¦ 2010-07-09 ¦ 12:10

erretransmisioa gazteleraz izango da, bai.

Aldekotasuna? oraindik ere anbiguo samar dago, hau ikusita XD

#4. Re: Espainiako futbol selekzioa ikusteko pantailak Barakaldon eta Gasteizen

josu ¦ 2010-07-09 ¦ 13:48

Rojigualda. edo Roja igual da. Ni behintzat ez nau asko larritzen Espainiako selekzioak zer egiten duen.

#5. Re: Espainiako futbol selekzioa ikusteko pantailak Barakaldon eta Gasteizen

piban ¦ 2010-07-09 ¦ 13:49

Aiegin ere kiroldegian asteazkenean pantaila erraldoia jarri zuten Alemania-Espainia partida ikusteko (Javi Martinez-en herria).

#6. Re: Espainiako futbol selekzioa ikusteko pantailak Barakaldon eta Gasteizen

felipekin ¦ 2010-07-09 ¦ 16:20



Barakaldar batzuk festetan egongo diren beste ekitaldietan jarriko dugu arreta, esaterako, GU GIRA kontzertua edo bertso afari honetan:
http://sasiburu-barakaldo.blogspot.com/2010/07/barakaldoko-jaietan-bertso-afaria.html

#7. Re: Espainiako futbol selekzioa ikusteko pantailak Barakaldon eta Gasteizen

josu ¦ 2010-07-10 ¦ 06:43

Eibarko Udalak jarri nahi zuela baina garestiegi iruditu zaiela.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Tropeltxoa Tourrean!

Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker.

Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker!