Itzuli orri nagusira Bidali hau

Lehiaketa berria Bai Euskarariren Facebook-eko orrialdean

© cc-by-sa  Ziurtagiriaren Elkartea ¦ 2010-07-11 ¦ 10:20 ¦ marketina

Ziurtagiriaren Elkarteak lehiaketa jarri du abian Bai Euskarariren Facebook-eko orrialdean. 2010eko publizitate-kanpainaren harira, herritarren parte-hartzea sustatu nahi da ekimenarekin. Saria landa-etxe batean asteburu baterako egonaldia izango da.

Publizitatea

2010eko publizitate-kanpainan bezeroari garrantzia eman nahi izan dio Ziurtagiriaren Elkarteak; herritarrari; komertzioetan, dendetan, enpresetan, erakundeetan euskararen erabilera bultzatzen eta estimatzen duen horri. Hortaz, herritarren parte-hartzea sare sozialetare ere hedatuz, Elkarteak lehiaketa jarri du abian Facebook-eko orrialdean. Zertarako erabiltzen duzu euskara? galderari erantzuten diotenek landa-etxe batean asteburu-pasa baterako zozketan parte-hartuko dute. Parte-hartzeko azken eguna uztailaren 28a izango da.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz