|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Liburuak irakurtzeko iPad-ean, PDF-ak epub bihurtu© cc-by-sa Maite Goņi ¦ 2010-07-09 ¦ 10:38 ¦ liburuakInori ez dio ihes egiten sarean liburu mordo bat dagoela dohain, edonoren eskura. Formatu ezberdinetan aurki ditzakegu; dena den, arruntena PDF artxiboak topatzea izaten da. iPadaren oztoporik handienetako bat, hain zuzen ere, PDFak ez onartzea zen; izan ere, duela gutxi arte, iPadean ezin baitziren PDF artxiboak zuzenean irakurri. Horrela, horiek irakurri nahi zituenak lehendabizi EPUB motako artxibo bihurtu behar zituen Appleko gailuan irakurri ahal izateko.
Gauzak aldatuta daude, ordea, eta orain zuzenean PDF artxiboak irakurtzea posible da. Horretarako, iBooks aplikazioa (edo mota honetako besteren bat) instalatzearekin nahikoa da. Hau oso ondo dago; izan ere, iPadaren jabeak, orain, PDFn dauden liburuak irakurtzeaz gain, formatu horretan dagoen edozein txosten edo dokumentu irakur baitezake. Egin behar duena da ordenagailuan iTunes aplikazioa zabaldu, PDF artxiboa liburutegira gehitu eta iPada sinkronizatu. Dena den, liburu bat irakurtzeko, askoz ere egokiagoa da PDF formatua alde batera uztea eta EPUB bihurtzea. Azken honek PDFak eskaintzen ez dituen hainbat aukera ematen baitu, besteak beste, letra mota eta neurria egokitzeko era. Bestalde, Apple etxeko gailuren bat duzuenok jakingo duzuen legez, artxibo guztiak iTunes aplikaziotik kudeatzen dira. Nire ustez, honek dezente moteltzen eta zailtzen du kudeaketa. Horrexegatik, iPadaren mundu honetan hasiberria den hainbaten eskaerari erantzunez, saiatuko naiz azaltzen garbi-garbi eta urratsez urrats nola pasatu PDF artxibo bat EPUBera. Arestian aipatu dugun lez, ezinbestekoa da iPadean liburuak irakurtzeko aplikazio bat. Guk iBooks dohaineko aplikazioa hautatu dugu; beraz, joan App Storera (iTunes zein iPadetik egin dezakezu) eta bilatzailean iBooks aplikazioa aurkitu ondoren, hura instalatu. Sinkronizatu iPada eta iTunes aplikazioa. Ondorengo urratsak jarraian duzuen tutorialean azalduta daude: Irakurri iPadean PDF bat EPUB bihurtuta Tutoriala beste era batzuetan bistaratzeko:Liburuak eskuratzeko gune ezberdinak:
ipad16.gif 27KB (27924 byte) Erantzunak#1. Eskerrik askoIban Arantzabal ¦ 2010-07-09 ¦ 11:23Oso interesgarria, Maite. Eskerrik asko azalpen guztiengatik. #2. Re: Liburuak irakurtzeko iPad-ean, PDF-ak epub bihurtuMaite Goņi ¦ 2010-07-09 ¦ 13:48Mila esker, Iban! #3. Re: Liburuak irakurtzeko iPad-ean, PDF-ak epub bihurtuIņigo m. ¦ 2010-07-09 ¦ 16:51Liburuak euskaraz (azken boladan gutxi eguneratzen den arren). #4. Badira liburuak EPUB gisa ere argitaratzen dituztenakeli ¦ 2010-07-09 ¦ 18:44PDFz gain, badira liburuak EPUB gisa ere argitaratzen dituztenak. Beraz, formatua aldatzen ibiltzeko beharrik ez halakoetan. Adibide bat: H. D. Thoreau Desobedientzia Zibila #5. Re: Liburuak irakurtzeko iPad-ean, PDF-ak epub bihurtuMaite Goņi ¦ 2010-07-09 ¦ 21:15Kaixo, Eli! Bai, hala da. Amaieran ipini ditudan helbide askotan EPUB formatuan daude eta ez dago bihurtzen ibili beharrik; dena den, lehengoan batzuek esan zidaten liburu bila aritzen ziren gehienetan, PDFak topatzen zituztela eta horregatik azaldu dut formatu aldaketarena. Mila esker! #6. Re: Liburuak irakurtzeko iPad-ean, PDF-ak epub bihurtugorkaazk ¦ 2010-09-27 ¦ 07:29Horrelako ePub Horrelako ePub Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoliburuak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|