Teknologia albisteak

"Neu ere hitzaren eske nator" elkarretaratzea

Erabiltzailearen aurpegia
Aitor
2010-07-07 : 13:07

Azkenaldian Eliza Katolikoan ematen ari diren Giza Eskubideen urraketa kasuen aurrean eta urraketa hauek eragiten dituzten agintekeriazko jarrerak salatzeko; eta urraketok zuzenean pairatzen dituztenei (azkena eta nabarmenetarikoa Joxe Arregi) babesa adierazteko elkarretaratzea antolatu dute Bizkaiko hainbat kristau-elkartek. Elkarretaratzea uztailaren 8an, osteguna, Bilbon 20.00etan.

Asko dira elkarretaratze hau bultzatu eta sustatu duten Bizkaiko kristau-elkarteak: Fede eta Justizia, Bidari, Kristau Sarea, Redes Cristianas...

TOKIA: Bilbo, Santiago plaza (izen bereko katedralaren aurrean)
EGUNA: Bihar, osteguna, uztailak 8
ORDUA: Iluntzeko 20etan

Hona hemen bihar irakurriko den manifestuko zenbait pasarte:

"Gaur egun hitz hori debekatzen hasiak dira. Katiximetan, dogmetan eta kodigoetan jasotako dotrina gordetzeko aitzakiarekin, batzuek aniztasunari, konplexutasunari eta boterea galtzeari dioten beldurrak isilarazten ditu beste askoren ahotsak; Elizan eta munduarekin askatasun- eta elkarrizketa-esperientzia aldarrikatzen duenari ahoa estali nahi zaio."
(...)
"Aztertzea, salatzea, mehatxatzea, baztertzea, zigortzea bezalako ekintzek ez dute inolako zerikusirik onartzea, entzutea, elkarbanatzea eta askatzea bezalakoekin. Are kontrajarriagoak dira bakoitzaren oinarrian dauden eta probokatzen dituzten jarrerak: beldurra eta gorrotoa lehenengo multzokoen sustraian; maitasuna eta onberatasuna,ordea, bigarren multzokoenean. Galde diezaiogun zintzotasunez geure buruari: “Jainkoaren zer nolako esperientziaren lekuko dira? Nola iragarri eta eskaini Jainkoak maite gaituen seme-alabak garela? Nola sinistu eta transmititu Abba-Aita-Ama den Jesusen Jainkoarenganako fedea eta Jainko horren Erreinuko askatasunezko Berri Onaren eskaintza, bitarteko zapaltzaileak eta estrategia isilarazleak erabiliz? Eta nola eraiki kristau elkarte bat, guztiek etxea eta ogia izan zezaten bere bizia eskaini zuen haren maitasunean eraikia; gero mahaian lekurik ez badago atzerritarrak, behartsuak, alargunak… ezberdinak gonbidatzen dituztenentzat?”
(...)
"Honengatik guztiagatik uste dugu HITZA BERRESKURATZEKO garaia heldu dela; Komunioa eta Komunitatearen izenean baraila edo aho-estalki gehiagorik jarri ez dadin errebindikatzeko garaia; anaia-arreben arteko elkarte bat bezala bizi izatea oztopatzen diguten egitura bidegabeak eta prozedura “ilunak” salatzeko garaia; hau da, duintasunean berdinak garen, askatasunean eta senidetasunean bizi izaten eta askatasuna eraikitzen bizi izatera deituak izan garen anaia-arrebak."


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago