Itzuli orri nagusira Bidali hau

Hitlerren memearen lehen ale euskalduna, Ondarroatik

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-07-08 ¦ 08:18 ¦ umorea

Agertu izan da Hitlerren memea lehenago Sustatun. Euskal bertsiorik ere bai, baina euskarazkorik ez. Uste dugu lehen ale historikoa dela hau, ekainean egin dutena Ondarroan, Zapato Azula jaiaren inguruan...

Publizitatea

Dialektoz daude azpitituluak, eta Ondarroako bertako erreferentzia mordo batekin beteak. Zera da kontua: Hitler haserretu da Zapato Azularen ondorengo eguneko goizaldea, Domeka Baltza, ezin izango duelako igaro bere gustoko antroan, 34 delakoan, duela hiru urte itxi baitzuten eta bera bunkerrean egon da hiru urte horietan inork hori kontatu barik.

Beste erreferentzia batzuk dira:

  • Zapato Azula: ekaineko azken larunbatean Ondarroan ospatzen den jaia. Urdinez janzteko eguna da, maonezko prakekin eta.
  • Doneka Baltza, Zapato azularen biharamuna.
  • Garoa, Xirula... Ondarroako taberna batzuk.
  • Libe, Xirulako tabernaria.
  • Dinamartxa: Dina Bilbao kirolariaren omenezko bizikleta-martxa bat, Tolosatik Ondarroara egiten dute. Dinamartxa alternatiburik ez dago Ondarroan, nonbait tabernaz taberna joateari esaten diote hori bideoan.

Beste erreferentzia batzuk droga (pitxumak), masturbazioarekin edo rap munduarekin (flow jarrera) lotzekoak dira.

Der Untergang pelikulako pasarte orijinala, benetako azpititulu euskaratuekin, ikus dezakezue DotSub webgunean.

Erantzunak

#1. Re: Hitlerren memearen lehen ale euskalduna, Ondarroatik

Luistxo ¦ 2010-07-08 ¦ 10:27

Une jakin batean, 2.30 minututik aurrera edo, transkribapena ez dago oso ondo euskaraz, ezta? Ez dut uste Hitlerrek primojaktor trabakundo endisparro gol esaten duenik, baizik eta burger kangre-burger bat eskatzen duela.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz