Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskotrenen unitate berriei izena jartzeko lehiaketa

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-07-06 ¦ 07:42 ¦ garraiobideak

Euskotrenek bagoi berriak izango ditu, iragarri dutenez, 2011ko otsailetik aurrera. Bideoan ikusten denez, batuta doazen lau bagoiko trenak izango dira. Tren unitate berri hauei izen berezia jartzeko asmoa dute, eta horretarako lehiaketa antolatu du Euskotrenek.

Publizitatea

Unitate berriak aurkezteko webgune propio bat du Euskotrenek: euskotrenenitxuraberria.es

Bertan esaten dutenez, ondorengo ezaugarriak izango dituzte tren berriek:

  • 4 bagoi
  • Gehienezko abiadura: 100 km/h
  • 214 plaza eserita
  • 10 unitate wc egokituarekin

Tren berri hauei izena jartzeko lehiaketan parte hartzeko, formulario bat bete besterik ez da egin behar. Izena euskaraz zein gaztelaniaz izan daiteke, eta irabazleak Parisera bidaia bat eskuratuko du, lau lagunentzako.

Lehiaketaren oinarriak pdf-an dokumentu batean jarri dituzte deskargatzeko.

Erantzunak

#1. Re: Euskotrenen unitate berriei izena jartzeko lehiaketa

axier::auggie ¦ 2010-07-06 ¦ 08:25

Abiadura baxuagoko trena, kontsumo gutxiagoko trena edo txikizio gutxiagoko trena izen politak izan daitezke konparazioan.

#2. Re: Euskotrenen unitate berriei izena jartzeko lehiaketa

Josu ¦ 2010-07-06 ¦ 11:36

Oso ona Axier, ABT edo Abiadura Baxuko Trena kar kar kar.

#3. Re: Euskotrenen unitate berriei izena jartzeko lehiaketa

joseba ¦ 2010-07-06 ¦ 22:32

I need Spain, the AVE and La Roja?

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Albiste gehiago

 

 Nabigatu euskaraz