The Sun eta Telegraph bezalako egunkariek zekarten astelehenean berria: Jesukristoren aurpegia azaldu dela Google Mapsen. Beste blog batzuetan apiriletik dago hor. Hona, aipatzen pareidolia kasua zuzenean mapatik ekarrita:
Horri esaten zaio pareidolia eta azaldu izan da aurretik Sustatun, baita euskal pareidolia katolikoa ere
Sarrerako irudia Hungariako zelai batekoa da. Idahon beste irudi hau dago, Jesus loves you (Jesusek maite zaitu):
Duela 5 urte, uztailaren 5ean atzo bezala, antzeko albiste bat aurkitu dugu. Data koinzidentzia hutsa ote? Duela 5 urteko notizian aipatutako irudi hori hemen:
Katekesian ikasi nuen toki guztietan dagoela Jesus, baina hainbesteraino! Facebooken ikusi dudan azkena, txakur baten ipurdian!
Argazkiak.org | Jesukristo txakurraren ipurdian © cc-by-sa: josu
Gertuago ere, kasu beldurgarriagoa gertatu zitzaion Oier Gorosabeli: bitrozeramika gainean taloak egiten hasi eta deabru baten aurpegia azaldu zitzaion irriparre maltzurrez:
Los talos de San Agustin