|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Tourra eta Sustatuko "tropeltxoa"© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-07-01 ¦ 07:56 ¦ kirolaMundialarekin nahikoa ez, eta asteburuan Frantziako Tourra hasiko zaigu! Aurten ere Tropela.net webgunean porra egiteko aukera izango duzue, urtero bezala. Eta nahi izanez gero, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa egiteko aukera daukagu, Sustatu tropeltxoa martxan dago eta. Animatu eta eman izena! Larunbateko 16.00ak arte dago astia, baina ez gehiago! Irabazleak sari txiki bat ere izango du.
Tropela Elkartea 2005ko martxoan osatu zen, teknologia berrietan euskaraz bete beharreko gabeziak indartzeko asmoz. Elkarte horren lana da Tropela.net webgunea, txirrindularitzaren inguruko lehiaketak (porrak) sortzeko plataforma. Tourrean ez ezik, Vueltan eta Giroan ere parte hartu daiteke. Urtetik urtera parte-hartzaileen kopurua gora joan da. Tropela.net, beraz, aitzindari ez ezik, erreferentzia ere bada euskarazko Interneteko produktu eta lehiaketen alorrean. Sustatuzaleok ere parte hartu izan dugu Tropela.net-eko lehiaketetan eta aurten ere hantxe izango gara. Eta hementxe gonbidapena Sustatuzale guztioi: egin zure porra eta erakutsi zu zarela Sustatuzaleon artean nagusi! Parte hartzea doakoa da eta oso-oso erraza:
Larunbatean hasiko da Tourra. Aurten, 97. edizioa. 20 etapa eta prologoa, 3642 km, 52 erlojuaren aurka, 25 mendi handi eta dozenaka txiki, pabesa, 22 talde eta 198 txirrindulari,.... Uztailaren 25ean ikusiko dugu nor nagusitu den. Bai Parisen... eta bai Sustatun! Irabazleak sari txiki bat ere izango du. Erantzunak#1. Re: Tourra eta Sustatuko "tropeltxoa" (eman izena larunbata bitartean!)asier ¦ 2010-07-01 ¦ 11:55Aupa, animo! Honezkero 30 lagundik gora gaude Sustatuko tropeltxoan. Gutxi falta da Tourra hasteko. Non dago Marino? #2. Iban Lizundia Durangokoak irabazi du Sustaturen Tourreko tropeltxoaren lehiaSustatu ¦ 2010-07-26 ¦ 15:44Iban Lizundia (Durango) izan da irabazlea, Sustatuzaleen porran. Guztira 5976 puntu atera ditu eta porra nagusian 378. gelditu da. Iban, irakurtzen baduzu hau, jarri kontaktuan gurekin datu-orriaren bidez (utzi zure telefono eta e-posta helbidea) edo Facebook-eko Sustaturen horman mezua lagata, eta erantzungo dizugu, oparitxo bat zain duzu eta. Azkenean, 54 lagunek hartu dugu parte Sustatuko tropeltxoan. Podiuma:
Iban durangarraren porra: Porra orokorra, Tropela.net-ekoa, Leitzako "Txatxok" irabazi du, 6.965 punturekin. Eta txirrindularien puntuak begiratuta, hauexek 15 onenak:
Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Tropeltxoa Tourrean!Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker. Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker! Albiste gehiagokirola gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|