|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Ikerketa baten emaitza: telefono antenen eta haur minbiziaren arteko loturarik ez dago© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-06-23 ¦ 10:52 ¦ osasunaIkerketaren emaitza hobeto zehaztuta: Laburtuz, ez dugu aurkitu haurtzaroko minbizia eta haurdunaldian telefono mugikorren antenen esposizioaren arteko asoziaziorik. Horixe publikatu du gaur British Medical Journal aldizkariak. Imperial College London unibertsitatean egin dute ikerketa hau. Horretarako, 0-4 urte artekoeen 1397 minbizia kasu eta 5588 jaiotza aztertu dituzte. Ikerketa honen arabera, ama haurdunaren etxebizitza antenarekiko gertu edo urrun egoteak ez du haur minbizia tasa handitu edo txikitzen. Artikulua osorik irakurri daiteke BMJ-en webgunean: Mobile phone base stations and early childhood cancers: case-control study |
Albiste gehiagoosasuna gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|